Edukira joan

Alvarez Claro Udal Estadioa

Koordenatuak: 35°17′06″N 2°56′58″W / 35.285°N 2.9494°W / 35.285; -2.9494
Wikipedia, Entziklopedia askea
Alvarez Claro Udal Estadioa
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Espainiako autonomia hiri Melilla
Koordenatuak35°17′06″N 2°56′58″W / 35.285°N 2.9494°W / 35.285; -2.9494
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1945
Inaugurazioa1945
JabeaUnión Deportiva Melilla
Izenaren jatorriaRafael Álvarez Claro (en) Itzuli
Kirolafutbola
ErabiltzaileaUnión Deportiva Melilla
Edukiera12.000

Alvarez Claro estadioa UD Melillako estadioa da, Melilla hirian dagoena.

1945eko irailaren 29an, Rafael Álvarez Claro hiriko alkateak, Gorte Nagusietako prokuradoreak, 1947-48 denboraldian klubeko presidenteak eta, geroago, ohorezko presidenteak inauguratu zuen, zeinarekin taldea Bigarren Mailara igo zen 1949-50 denboraldian.[1]

10.000 ikuslerentzako lekua du. 106 m x 65 m-ko neurriak ditu.[2]

Estadiotik igaro diren talde garrantzitsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Atletico Madril: Estadioa 1945ean bisitatu zuen, inaugurazioa zela eta, UD Melillaren aurkako partida izan zen.
  • Athletic Club: Athleticek Melilla hiria bisitatu zuen 1999. urtean, UD Melillaren aurka Errege Kopan jokatzeko. Joanekoa 2-2 geratu zen eta itzulikoa 3-2 San Mamesen.
  • 21 urtez azpiko Espainiako Futbol Selekzioa: Luis Millak entrenatutako 21 urtez azpiko selekzioak Estadiora bisita egin zuen 2011ko azaroaren 10ean, Estoniako 21 urtez azpiko Futbol Selekzioaren aurka. Partida 6-0eko golarekin bukatu zen (Rodrigo, Isco, Vazquez eta Sarabia). David de Gea, Thiago Alcantara, Isco, Pablo Sarabia, Iker Muniain... jokalari garrantzitsuekin iritsi zen Selekzioa Melillara.
  • Levante UD: Estadioa bisitatu zuen 2012ko azaroaren 1ean UD Melillaren aurka jokatzeko Errege Kopan. UD Melillaren aldeko 1-0ekoarekin amaitu zen partida, Espainiako Bigarren B Mailako taldearen ezustekoa izan zen Errege Kopako final-hamaseirenetan.
  • Real Madril CF: Errege Kopako final-hamaseirenetako joaneko partida (2018-19 denboraldia) dela eta, Melillako futbol-zelaia bisitatu zuen talde madrildarrak 0-4 irabazita.
  • Atletico Chumbera: "Elena Nito Del Bosque" garaikur zaharra jokatu zuen

Ekitaldi garrantzitsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2015eko Futboleko Erreginaren Kopa: 2015eko maiatzean jokatu ziren Atletico Madril - Sporting Club de Huelva eta FC Bartzelona - Valencia Féminas Club de Fútbol finalerdiak. Finala maiatzaren 17an izan zen eta azken emaitza Sporting Club de Huelva 2-1 Valencia Féminas Club de Fútbol izan zen. Egun horretan, Huelvako taldeak bere palmaresean Erreginaren Futbol Kopa sartzea lortu zuen, historian lehen aldiz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]