Edukira joan

Ama Kandida

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ama Kandida

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuana Josefa Cipitria y Barriola
JaiotzaBerrozpe baserria1845eko maiatzaren 31
HerrialdeaGipuzkoa
HeriotzaSalamanca1912ko abuztuaren 9a (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmoja
Santutegia
Abuztuaren 9
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
figliedigesuitalia.com…

Juana Josefa Zipitria Barriola (Berrozpe baserria, Andoain, 1845eko maiatzaren 31Salamanca, 1912ko abuztuaren 9a), Santa Kandida Maria Jesuskoa edo Ama Kandida eliza izenez ezagunagoa, gipuzkoar lekaimea izan zen, Jesusen Alabak ordenaren sortzailea[1]. 2010eko urriaren 17an kanonizatu zuen Benedikto XVI.a aita santuak[1][2].

Juana Josefa Zipitria Barriola Andoaingo Berrozpe baserrian jaio zen, 1845eko maiatzaren 31n. 1852an familia Tolosara aldatu zen; gurasoek ehundegian lan egiten zuten bitartean, Juanak ahizpa gazteak zaintzen zituen. 1863 aldean, 18 urte zituela, Burgosera joan zen neskame, eta Valladolidera geroago[3][4].

Valladolideko Rosarillo elizan ezagutu zuen Miguel San José Herranz jesuita erabakigarria izan zen Juana Josefaren bokazioan. Neska gazteek heziketarako aukera urriak zituztela-eta kezka handia zuenez, hezkuntzari eskainitako kongregazio bat sortzea erabaki zuen. Eragozpen asko saihesturik, 1871ko abenduaren 8an Jesusen Alabak kongregazioa fundatu zuen Salamancan, beste bost emakumerekin batera[3]. Lehenbiziko ikastetxea Salamancan bertan ireki zuten, 1874an[4]. Laster, Arévalo, Peñaranda de Bracamonte, Segovia eta Medina del Campo zabaldu zituzten eskolak; Euskal Herriko lehenbizikoa Tolosakoa izan zen, 1888an irekia. 1911n, Brasilen sortu zuten ikastetxe bat[5].

Ama Kandida 1912an hil zen, Salamancan. 1996ko maiatzaren 12an Joan Paulo II.ak dohatsu aitorturik, 2010eko urriaren 17an Benedikto XVI.ak santu izendatu zuen[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Benedikto XVI.a aita santuak Ama Kandida andoaindarra santu egin du. gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2017-8-9).
  2. 'Ama Kandida' ya es santa. diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2017-8-9).
  3. a b Candida María de Jesús, Ama Kandida. jesuitinasdonostia.com (Noiz kontsultatua: 2017-8-9).
  4. a b Cipitria Barriola, Juana Josefa. aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2017-8-9).
  5. Villalta, Xavier. Cándida María de Jesús. catholic.net.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]