Edukira joan

Amaia Elizagoien

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaia Elizagoien

Bizitza
JaiotzaOronoz (Baztan)1994ko azaroaren 29a (29 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakipuin-kontalaria eta bertsolaria

ipuinkontalaria.eus
Facebook: amaia.elizagoien Edit the value on Wikidata

Amaia Elizagoien Varela "Ameli" (Oronoz, Baztan, Nafarroa Garaia, 1994ko azaroaren 29a) bertsolaria, idazlea eta ipuin-kontalari profesionala da.

Lehen urratsak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2-3 urte zituenetik Amaia Oronozen bizi izan da. Ameli du izen artistikoa.Txikitatik bertso eskolan ibilitakoa da, Donezteben, Estitxu Arozenarekin eman zituen bere lehen pausoak eta ondoren aitarekin, Bittor Elizagoienekin jarraitu zuen. Txikitatik bertso paper lehiaketetan eta txapelketetan parte hartu izan du. 2008an gaztetxoen txapela jantzi zuen eta bi alditan kantatu du gaztetxoen Euskal Herriko txapelketan. 2013an kantatu zuen lehen aldiz Nafarroako txapelketan.[1]

Haur Hezkuntza ikasi zuen Bergaran, eta garai horretan ezagutu zuen ipuin-kontalaritzaren mundua. Ondoren Gasteizen egin zuen Haur Hezkuntzako gradua, EHUn.

Amaia Elizagoien eta Begoña Durruty

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakasle ikasketak egin zituen arren, ipuin-kontalari aritzen da batez ere. Ipuin kontalari profesionala da 2015etik.

Ofizio hau aunitz maite dut. Pribilegio bat da kontalaritzaz bizi ahal izatea Euskal Herrian. Kontalari bezala nire helburua beti izan da gure antzinakoek egin duten lana transmititzea, baina gaur egungo gizartera egokituz.

Ipuin kontaketa musikatuak ere egiten ditu Irati Celestino musikariak lagunduta. Txikitatik izan du ahozko transmisioarekin harreman estua, amak erakutsi zion ipuinen mundua.[2]

Adin guztietakoentzat kontatzen ditu ipuinak.[3]Bertsolari ere jarduten du eta kazetari lanetan ere ibiltzen da, Xaloa telebistan. Idazle lanean berriz, besteak beste, Begoña Durrutyk ilustratutako ipuinari hitzak jarri dizkio.[4]

Amaiur liburuaren aurkezpena
  • Ipuingarria izango da. Liburuaren festa, 2021eko azaroaren 4, 5, 6 eta 7an Iruñean.[7][8]
  • Ondarroan Txomin Agirre udal liburutegian. LH2ko umeentzako saioa.[9]

Formakuntza saioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2022an Elgetan kontalaritzari buruzko formakuntza gidatu zuen.[10]
  • Oihanean sentitu. Bideak bertze ipuin liburuko narrazioak, Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak plazaratutakoa.[2]
  • Amaiur. (Amaia Elizagoien-Begoña Durruty).[11][4]

Bertsolaritza txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Amaia Elizagoien - Biografías - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  2. a b «"Ipuinek irakaspen bat ematen dizute, irakaspenik emateko desiorik gabe"» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  3. «Amaia Elizagoien Varela - Gazte gara gazte» gazteak.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  4. a b «‘Amaiur’ liburuaren aurkezpena egin dute Erratzun - Baztan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  5. Vasco, Diario. (2017-03-24). «Cuentacuentos: Amaia Elizagoien» agenda.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  6. «Sesión de cuentacuentos con Amaia Elizagoien: 'Txanpon baten truke'» www.kulturklik.euskadi.eus 2019-02-04 (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  7. «Amaia Elizagoien: "Irudimena, sormena eta ilusioa dira ipuinen topaketaren oinarria" - Iruñea» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  8. Amaia Elizagoien eta Irati Celestino Ipungarrian egongo da. (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  9. «Amaia Elizagoien ipuin kontalariaren saioa (Ondarroa)» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  10. «Amaia Elizagoien 'Ameli': "Denok daukagu kontalari bat barrenean" - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  11. Anbustegi, Fernando. (2022-10-04). «‘Amaiur’, historia maitasunetik» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  12. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bardoak : Nafarroako taldekako bertso ekimena (1. 2012) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
  13. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bardoak : Nafarroako taldekako bertso ekimena (3. 2016) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]