Amaia Ochandorena
Amaia Ochandorena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1997 (26/27 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Maastricht University (en) Pasteur Institutua |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | biokimikaria, biologoa, biomedikua eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | NanoGUNE Pasteur Institutua |
Jasotako sariak | |
Kidetza | “La Caixa” Bekadunen Sarea |
Amaia Ochandorena Saa (Donostia, Gipuzkoa, 1997) euskal biokimikari, biologo eta ikerlaria da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostian jaioa 1997an. Biokimika eta Biologia Molekular Gradua ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (2015-2019). Ikasketa Amaierako Sari Berezia eman zitzaion, bere promozioko onena izateagatik (2019). Donostiako NanoGUNE ikerketa-zentroan ibili zen ikerlari lanetan, Eusko Jaurlaritzaren Ikasiker Beka irabazita.
2019an "la Caixa" Beka irabazi zuen,[1] eta zientzia biomedikoetan masterra burutu zuen Maastrichteko Unibertsitatean (Herbehereak) (2019-2021). 2021. urtetik Parisko Pasteur Institutuan dabil doktoregai eta ikerlari gisa.[2]
2017an Elhuyarrek antolatzen duen Zientzia-Astea-ren barruan Elur Bola Matematikoak lehiaketaren irabazlea izan zen.[3]
Ikerlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ochandorena Saa, Amaia (2024). "Zuk ere bihotz simetrikoak marrazten dituzu?", Elhuyar Zientzia eta Teknologia.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Turrau, Cristina. (2021-03-29). «Becas Fundación La Caixa: Creer en uno mismo y abrir el talento al mundo» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
- ↑ (Ingelesez) Pasteur, research pasteur fr-Institut. «Amaia Ochandorena Saa» Research (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
- ↑ «UPV/EHUren Zientzia Asteak 25.000 bisita jaso ditu» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
- ↑ Amaia, Ochandorena Saa. (2024-09-02). «Zuk ere bihotz simetrikoak marrazten dituzu?» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |