Edukira joan

Amalienborg jauregia

Koordenatuak: 55°41′03″N 12°35′36″E / 55.684027777778°N 12.593333333333°E / 55.684027777778; 12.593333333333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Amalienborg jauregia
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaHovedstaden
UdalerriaCopenhagen Municipality
Koordenatuak55°41′03″N 12°35′36″E / 55.684027777778°N 12.593333333333°E / 55.684027777778; 12.593333333333
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1760
JabeaStyrelsen for Slotte & Kulturejendomme (en) Itzuli
Danish Royal Family (en) Itzuli
KomisarioaAdam Gottlob Moltke (en) Itzuli
Izenaren jatorriaSophie Amalienborg (en) Itzuli
ErabiltzaileaDanish Royal Family (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaNicolai Eigtved (en) Itzuli
EstiloaRokokoa
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii) eta (iv)
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Amalienborg jauregia (danieraz Amalienborg Slot) Kopenhagen dagoen palazioa da eta bertan bizi da Danimarkako erregina Margarita II.a.

Frederik III-k bere emazte Sophie Amaliarentzako eraiki zuen XVII mendean baina 1689an Kristian V.aren 44. urtebetetzea ospatzeko opera saioa antolatu zuten eta tarimak sua hartu zuen. Suak jauregia erabat suntsitu zuen eta ikusleen arteko 180 pertsona hil ziren.

Gaur egungo jauregia 1760. urtekoa da. Plaza oktogonal baten inguruan rococo estiloko lau eraikin simetriko planifikatu zituen Nicolai Eigtved arkitekto daniarrak. Lau eraikinak Moltke jauregia (kristian VII.rena), Levetzau jauregia (Kristian VIII.rena), Brockdorff jauregia (Frederik VIII.rena) eta Schack jauregia (Kristian IX.rena). Lehenengo biak bisita daitezke, laugarrenean erregina bizi da.

Plazaren erdian Frederik V.aren estatua dago.

Inguruko eraikinak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruan hainbat eraikin aipagarri daude, hala nola Frederiks Kirche eta Kopenhageko Opera etxea.

Frederiken eliza (Marmolezko eliza)

Jauregien konplexuari itsatsirik Fredriks Kirche Frederiken eliza borobila dago, "Marmolezko eliza" ezizenaz (danieraz Marmorkirken) ezagutzen dena. Oldenburg dinastiaren 300 urteurrena omentzeko diseinatu zen 1740 urtean, baina Nicolai Eigtveden heriotzak (1754.ean) eta marmolezkoa izanik hain garestia izateak 150 urtetan zehar bukatu ezinik egotea ekarri zuen. Gaur egun dakusagun eliza 1894ean inauguratu zen Ferdinand Meldahl arkitektuaren diseinuaz. Eskandinaviako kupularik handiena du 12 zutabek eusten dutelarik.

Kopenhageko Opera Etxea

Amalienborg jauregiaren parean dago, kanalaren beste aldean. Munduko opera etxe modernoenetako bat da. 2000 eta 2004 urteen artean eraiki eta 2005. urtean ireki zituen bere ateak. Plácido Domingo tenoreak Wagnerrek Die Walküre obra kantatu zuen Opera Etxearen 2006an.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]