Amotze
Amotze | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Lapurdi |
Udalerria | Senpere |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°20′08″N 1°32′55″W / 43.33566°N 1.54874°W |
Auzotarren jentilizioa "amoztar" da[2].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1813ko azaroaren 10ean, Espainiako Independentzia Gerra garaian, Wellingtongo markesak zuzendutako Erresuma Batuko hirugarren dibisioak bertako zubia konkistatu zuenean Soult mariskalak zuzendutako napoleondar armada bitan zatitu eta Ugaranako gudua irabazi zuen[3].
Nortasun handikoa, aspalditik auzoko kaperaren inguruan herrigune txikia egon da; XX. mendearen hasieran kaperaren atzean trinketa zuen ostatua eta eskola publikoa zeuden[4].
Elkarteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldeko Bertsolarien Lagunak elkarteak auzoko Larraldea kultura etxean du egoitza[5].
Ospakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amotzeko festak uztailaren hasieran ospatzen dira[6].
Auzokide ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joanes Etxeto (1801-1887), Itsasun jaio eta auzo honetan bizi izan zen.
- Ganix Haltzueta (1875-1950), bertsolaria. Donamartia etxean bizi izan zen.
- Matxin Irabola (1879-1935) ezkondu eta gero auzoko Soropila etxean bizi izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Frantsesez Amotz. Euskarazko izena Amotze da; ikus adibidez Franck Dolosor: Matxin Irabola, Senpereko bertsularia, Elkarlanean, 2010, 10.or., edo EKEren webgunea.
- ↑ Franck Dolosor: Senperetik Senpererat, begirada bat XX. mendeari, Elkar, 2009. Ikus 7.or.
- ↑ Glover, Michael. (2001). The Peninsular War 1807-1814. Penguin ISBN 0-141-39041-7..
- ↑ Dolosor, Senperetik Senpererat, 19.or.
- ↑ Iparraldeko Bertsolarien Elkartearen helbidea[Betiko hautsitako esteka] irakurgai.
- ↑ Herria[Betiko hautsitako esteka], 3015. zkia., 2009ko uztailaren 9a; ikus 4.or.
Artikulu hau Lapurdiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Senpereko auzoak | ||
---|---|---|
Ahantzenborda · Altziburua · Amotze · Bidegurutzea · Errotaberria · Helbarrun · Herburua · Ibarrun · Ihintz · Olha · Uhaldekoborda · Urguri · Xerrenda |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |