André Marie
André Marie (Honfleur, 1897ko abenduaren 3a - Rouen, 1974ko ekainaren 12a) frantziar politikaria izan zen. Frantziako lehen ministroa izan zen 1947an.
Lehen Mundu Gerran artilleriako komandante gisa parte hartu zuen, eta Gerrako Gurutzea eman zioten. 1922tik abokatu lanetan aritu zen eta Alderdi Erradikaleko diputatua izan zen Asanblea Nazionalean 1928tik 1962ra arte. Bigarren Mundu Gerran ere borrokatu zuen eta alemaniarren preso izan zen. 1941ean Frantziako Erresistentzian parte hartu zuen eta 1943an atxilotu eta Buchenwaldera bidali zuten.
1947an Justizia ministro izendatu zuten Paul Ramadierren gobernuan. Lehen ministro izan zen 1948ko uztailetik irailera arte. Gobernu-aldi labur horren ondoren, Justizia eta Hezkuntza ministro izan zen.
- 1897ko jaiotzak
- 1974ko heriotzak
- Normandiarrak
- Lehen Mundu Gerrako militarrak
- Frantziako Erresistentziaren kideak
- Frantziako Laugarren Errepublika
- Frantziako diputatuak
- Frantziako lehen ministroak
- Ohorezko Legioko komandanteak
- Lehen Mundu Gerrako Frantziako militarrak
- Bigarren Mundu Gerrako Frantziako militarrak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 1. legegintzaldiko Parlamentuko kideak