Andrea Aleksi
Andrea Aleksi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lezhë, 1425 |
Herrialdea | Albania |
Heriotza | Split, 1504 (78/79 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, eskultorea eta margolaria |
Andrea Aleksi, Durrsaku gisa ezaguna (albanieraz: Andrea Nikollë Aleksi, kroazieraz: Andrija Aleši (Durrës, 1425-Ibidem, 1505) Albaniako arkitekto, margolari eta eskultorea izan zen. Dalmaziako Pizkundearen artista garrantzitsuenetariko bat izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso gaztea zela, Dalmaziako Split hirira joan zen erbesteratuta, eta han Mark Troja eskultorearen tailerrean ikasi zuen. Aleksiren lanik ezagunenak Italiako Anconako Merkatarien logiako estatuak eta Trogirko eliza bateko horma-pinturak dira. Urte batzuetan Aleksik Nicola Fiorentini maisu italiarrarekin kolaboratu zuen. Bere lankidetza emankorraren aztarnak Zadarren aurkitu dira, edertasun handiko atari batzuetan, baita Tremitin ere, non estatua batzuk egin zituen. Bere maisulana 1454ko "Trogirko bataiategia" da. 1480 inguruan Milango katedralean lanean aritu zen urte batzuetan.[2] Durrësen hil zen, 1505ean.
Obra batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Italiako Anconako Merkatarien logiako estatuak
- Zadarreko (Dalmazia) atariak, Nicola Fiorentinirekin batera
- Tremiti uharteko eskulturak
- Milango katedralaren aldar albaniarra, 1480 ingurukoa. Alexio Albaniakoa sinadura du.
- Trogirko bataiategia[3]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Trogirreko katedralaren bataiategiaren sarrera.
-
Anconako Merkatarien logiako estatuak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://web.archive.org/web/20090303225959/http://web.ukonline.co.uk/shqip/news_albanian_personals_news.html
- ↑ Edwin E. Jacques, THE ALBANIANS: An Ethnic History from Prehistoric Times to the Present, McFarland & Company, Inc. (197.or.)
- ↑ https://telegrafi.com/andrea-aleksi-1425-1505-prej-durresit/