Andrei Karloven hilketa
Itxura
Datuak | |
---|---|
Data | 2016ko abenduaren 19a |
Ordua | 20:15 p.m. |
Lekua | Çağdaş Sanatlar Merkezi Ankara, Turkia 39°54′31″N 32°51′27″W / 39.90861°N 32.85750°W |
Eraso mota | Tiroketa |
Hildakoak | 2 (hiltzailea barne) |
Zaurituak | 3 |
Egilea | Mevlüt Mert Altıntaş |
Andrei Karloven hilketa 2016ko ekainaren 19an Turkiako Ankara hiriburuko Cagdas Sanat Merkezi zentroan jazotako atentatua izan zen. Honetan, Mevlüt Mert Altıntaş turkiar poliziak hiru tiroz Andrei Karlov enbaxadorea hil eta beste 3 pertsona zauritu zituen.
Arratsaldeko 20:15etan, arte garaikideko zentroan erakusketa baten inaugurazioan errusiar enbaxadorea jendaurrean hizketan ari zela, turkiar poliziak lepotik tiro egin zion, eta oihuka hasi da: "Ez ahaztu Alepo! Ez ahaztu Siria!"[1]. Hiltzaileak Siriako Gerra Zibilan Errusiak Alepo hiria bonbardeatu izanaren sumindurak eraginda burutu zuela aipatu zen.