Andrei Markov
Itxura
Andrei Andreievitx Markov (Ryazan, Errusiar Inperioa, 1856ko ekainaren 14agreg./ekainaren 2ajul. - Petrograd, Sobietar Batasuna, 1922ko uztailaren 20a) matematikaria izan zen. Txebixevekin batera, estatistika-arloan probabilitate teoriari buruzko kalkulua aztertu zuen errusiar eskolaren sortzailetzat hartzen da. Elkarren artean lotura duten gertaeren probabilitateak aztertu zituen, batik bat; halaber, prozesu estokastikoak, eta bere izena daramaten kateak. Markoven obrek eragin handia izan dute egungo estatistikan, eta erabilera ugari izan dute bai biologian eta bai gizarte-zientzietan (hizkuntzalaritzan, adibidez).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrei Markov |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.