Anko Martzio
Anko Martzio | |||
---|---|---|---|
K.a. 640 - K.a. 616 ← Tulio Hostilio - Tarkinio Prisko → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ezezaguna, K.a. 675 | ||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||
Heriotza | Erroma, K.a. 616 (58/59 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Numa Marcius | ||
Ama | Pompilia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | Antzinako Erromako politikaria |
Anko Martzio (latinez: Ancus Marcius; K.a. 642-K.a. 617), Erromako zazpi erregeetatik laugarrena izan zen, ziur asko mitikoa, aurrekoak bezala.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amaren aldetik, bigarren erregea izan zen Numa Ponpilioren biloba, sabinar jatorriko azken erregea izan zen. Bere ama, Ponpilia zen. Romuloren ezaugarri batzuk eta Numa Ponpilioren beste batzuk ditu. Lehenagandik, bere konkista politika, Erromaren domeinuaren hedapena lurralde zabal batetara eta hiriaren hazkuntza demografikoa suposatu zuena. Bigarrenagandik, instituzio erlijiosoenganako errespetu eta dedikazio handia, zuzenbide pontifikalaren erregulatzailetzat hartzen delarik.
Tito Livioren arabera, Lazio konkistatzen jarraitu zuen, eta, Erroman, latindar kopuru bat ezarri zuen, Aventino muinoan, plebeioen nukleoa izan zena, Senatuan ordezkaritzarik izateko eskubiderik ez zutenak. Erritu gerlariak legeztatu zituen.
Lan publikoei dagokienez, egitasmo ugari aurrera eraman zituen. Janikuloa gotortu zuen, Tiber ibaiaren gainean zurezko zubi bat eraiki zuen, Sublizio zubia bezala ezagutzen dena, Ostiako portua sortu zuen, Tiberren estuarioa babesteko, gatzaga batzuk eraiki zituen, Erromako lehen presondegia eraiki zuen, akusatuak, eurekin zer egin erabaki arte giltzapetuta izateko (ordu arte, zigorrik ohikoena erbestea zen).
Bere aurreko erregea Tulio Hostilio izan zen, eta, bere ondorengoa, Tarkinio Prisko.
Aurrekoa Tulio Hostilio |
Erromako erregea K.a. 642-K.a. 617 |
Ondorengoa Tarkinio Prisko |