Anne-Sophie Lapix
Itxura
Anne-Sophie Lapix | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donibane Lohizune, 1972ko apirilaren 29a (52 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Arthur Sadoun (en) (2010eko ekainaren 26a - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Centre de formation des journalistes (en) Institut d'études politiques de Bordeaux (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, berriemailea eta telebista aurkezlea |
Enplegatzailea(k) | Sud Ouest LCI (en) (1999 - 2005) M6 (2005 - 2006) Canal+ (2008 - 2013) France 5 (2013 - 2017) France 2 (2014 - 2015) France 2 (2017 - |
|
Anne-Sophie Lapix (Donibane Lohizune, 1972ko apirilaren 29a - ) kazetari lapurtarra da.
Hastapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorterriko San Tomas Akinokoa lizeoan C Batxilergoa egin zuen.
Unibertsitate mailan Bordeleko Institut d'études politiques eta Parisko CFJko[1] diplomak ditu; azken honetatik, non telebistako espezializazioa egin zuen, 1996an atera zen. Hor LCI katean berarekin arituko ziren Nathalie Renoux, Pascale Winkel eta Karine de Ménonville ikaskide izan zituen.
Urte horietan zehar bere lehen kazetaritza esperientziak izan zituen Sud Ouest egunkarian (1995eko udan) eta Xanpaina-Ardenako France 3 telebista katean (1996ko udan).
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1996-1999: Bloomberg Televisionen kazetari-aurkezle.
- 1999-2001: LCI etengabeko informazio-katean kazetari-aurkezle.
- 2001-2002: Cinestar 1 eta 2 TPS satelite bidezko telebista enpresaren Sortie en salle saioaren aurkezle.
- 2004-2005: LCIn Le Grand Journal albistegiaren aurkezle.
- 2005-2006: Zone interdite saioaren aurkezle M6n.
- 2006ko urtarriletik aurrera Le 12:50 kate bereko astelehenetik ostiralerako eguerdiko albistegi berriaren aurkezlea bihurtzen da.[2]
- 2006ko maiatzean TF1ek iragarri zuen Claire Chazalen laguntzaile gisa fitxatu zuela asteburuetako albistegietarako, Laurence Ferrariren ordez eta kate berean Sept à huit saioa ere aurkeztuko zuela Harry Roselmackekin. M6rekin zituen kontratuak direla eta iraila arte ez zen hasi TF1en; bere lehen albistegia 2007ko urtarrilaren 5ekoa izan zen.
- 2008ko ekainean TF1 utzi eta Canal+ taldera joan zen beste behin Laurence Ferrariren ordez[3] aritzeko, kasu honetan Dimanche + saioaren ardura hartzeko.
Jakingarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2006ko Baionako bestetako hasieran hiriko giltzak botatzeko ohorea izan zuen Jules-Édouard Moustic eta Éric Baylerekin batera.
- Bere bizitza pribatuaz diskretua izan da; bi seme-alabaren ama eta 2007ko otsailean dibortziatu egin zen.
- Frantzian sex-symbol delakoen artean dago; behin baino gehiagotan 100 emakume ustez sexyen artean kokatu du FHM aldizkariak.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Centre de formation des journalistes
- ↑ Anne-Sophie Lapix: « Ez nago ikusleriak liluratuta » Ozap.com.en, 2006ko urtarrilaren 23an.
- ↑ Ferrari TF1era itzuli zen.
- ↑ Albiste hori ingelesez.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Lapix linternaute.comen.