Beste egun bat bizirik
Beste egun bat bizirik (ingelesez: Another Day of Life; polonieraz: Jeszcze dzień życia) marrazki bizidunetako eusko-poloniar filma da, Raúl de la Fuente nafarrak eta Damian Nenow poloniarrak 2018an egina.
Filmak hainbat sari irabazi zituen, tartean Marrazki bizidunetako film onenaren Goya Saria, Donostiako Zinemaldiaren ikusleen saria edota Europako animaziozko pelikularik onena.[1]
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ryszard Kapuściński poloniar berriemaile bat da, idealista eta alferrikako kausen zalea. 1975ean Angolara, Gerra Hotzaren azken gudu-zelaira, bidaiatuko du. Han, okerreko agurrak ere ordain daitezke biziaz. Afrikako herrialdeak eta bere abenturan ezagutuko dituen pertsonek –adibidez, Carlota gerrillari karismaduna– betirako aldatuko dute Kapuściński. Ilunaren bihotzera egindako bidaia horrek idazle bihurtuko du kazetaria.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «'Another Day of Life', Europako animaziozko pelikularik onena» Berria 2018-12-18.
- ↑ Donostiako Zinemaldia. Un día más con vida / Another Day of Life. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala (Ingelesez)(Gaztelaniaz)
- 2005eko filmak
- Raúl de la Fuentek zuzendutako filmak
- Raúl de la Fuentek idatzitako filmak
- Stefan Schubertek ekoitzitako filmak
- Euskal Herriko marrazki bizidunetako filmak
- Poloniako filmak
- Belgikako filmak
- Biografia filmak
- Euskal Herriko film dokumentalak
- Marrazki bizidunetako film onenaren Goya Sariaren irabazleak
- Angolan girotutako filmak
- Euskaratutako filmak