António Costa
Itxura
António Luís Santos da Costa (Lisboa, 1961eko uztailaren 17a) portugaldar politikari eta abokatua da. 2015eko azaroaren 26tik 2024ko apirilaren 2ra 118. Portugalgo lehen ministroa izan zen.
Dimisioa eman zuen 2023ko azaroaren 7an, Operaçao Influencer kasuagatik.[1][2]
Aurretiaz, kargu hauek bete zituen: Parlamentuko Gaietarako Estatu idazkaria (1995-1997), Parlamentuko Gaietarako ministro (1997-1999), Justizia ministro (1999-2002), Barne Administrazio ministroa (2005-2007) eta Lisboako udaleko presidentea (2007-2015). Alderdi Sozialistako idazkari nagusia ere izan zen 2014 eta 2024 urteen artean.
Lisboan jaio bazen ere, aitaren familia Goakoa zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Portugalgo lehen ministroak dimisioa eman du, ustelkeria kasu batengatik» Berria 2023-11-07 (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
- ↑ (Portugesez) «Portugal: o que está por trás da queda do primeiro-ministro António Costa» BBC News Brasil 2023-11-07 (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Portugalgo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |