Antzerti (aldizkaria)
Antzerti (aldizkaria) | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
- Artikulu hau aldizkariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Antzerti (argipena)».
Antzerti aldizkaria, Euskel-Antzertiaren Ilerokoa, euskal antzerkigintzaren historian erreferentzia nahitaezkoa izan da. Aldizkarian gehien batean antzerki-lanak plazaratzen ziren, generoari modernitatea emateko asmoz.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehe alea Tolosan, 1932ko urtarrilean plazaratu zen, batez ere Antonio Maria Labaienen eskutik, Ixaka López de Mendizabalen eta Joxe Maria Agirre "Lizardi"ren laguntzaz. Marrazkiak Jon Zabalorenak ziren. "Euskaltzaleak" taldearen partaideek (Nikolas Ormaetxea, Jose Ariztimuño, Doroteo Ziaurritz) ere kolaboratu zuten ekimenean. Aldizkariak bi garai ezagutu zituen: lehenengoa 1936 arte, Espainiako Gerra Zibilarekin ekimena bertan behera gelditu baitzen, bigarrena, 50 urteko etenaldi ondoren, 1982tik 1985ra, Antzerti Eskolaren ekimenarekin batera, Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Guztira 82 zenbaki plazaratu ziren. Orotara 47 egileren lanak aurki daitezke aldizkarian, bi epealdiotan —horietarik dozenatik gora euskaratuak—, eta guztira 76 antzerki-lan.[1][2]
Egileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guztira 47 idazleen lanak plazaratu ziren bi garaietan. Bigarren aldian gerraondorengo eta erbesteko lanak berreskuratu ziren eta, horregatik, izen batzuk bi garaietan agertu ziren:
- Toribio Altzaga
- Ander Amonarriz
- Andoni Arozena
- Frantzizko Arostegi
- Eugenio Arotzena
- Ander Arzelus "Luzear"
- Abelino Barriola
- Iñaki Begiristain
- Alfonso Rodríguez Castelao
- Henriette Charasson
- José Domínguez Manresa
- Imanol Elias
- Eusebio Erkiaga
- Alfredo Etxabe
- Euripides
- Dario Fo
- Josep M. Folch i Torres
- Carlo Goldoni
- Juan E. Gorostidi
- Marzelin Hegiapal
- Guillaume Irigoien
- Jazinto Karraskedo Olarra
- Antonio Maria Labaien
- Piarres Lafitte
- Daniel Landart
- Piarres Larzabal
- Lekuona anaiak
- Xabier Lizardi
- Manuel María
- Peli Markiegi
- Gregorio Martínez Sierra
- Tene Mujika
- Jose Olaizola
- Patrizio Orkaiztegi
- Lope de Rueda
- Jean Paul Sartre
- Alfonso Sastre
- William Shakespeare
- Sofokles
- Gudmundur Steinsson
- August Strindberg
- Taupada Antzerki Taldea
- Txotxongillo Taldea
- Estanislao Urruzola "Uxola"
- Augustin Zubikarai
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antzerti. 75 urte ondoren, Idoia Gereñu koordinatzailea, Tolosa: Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia, 2007, 1261 or.