Argudio teleologiko
Argudio teleologikoa edo diseinuaren argudioa Jainkoaren existentzia frogatzeko a posteriori motako argudio bat da, naturaren ustezko diseinuan eta xedean oinarritua. Premisa hori izanik, ondorioztatu daiteke badela diseinatzaile bat, Jainkoa alegia.
Antzinako filosofo batzuek garatu zuten halako teologia bat. Platonek, esaterako, Demiurgo proposatu zuen, artisau gisako izakia, unibertso fisikoa taxutzearen eta mantentzearen arduraduna. Aristotelesek teologia naturalistagoa proposatu zuen, mugiarazle mugiarazi gabea.
Xenofonteren arabera, Sokratesek argudiatu zuen ezen, gizakien atalak ezin hobeki egonda egokituta bata besteari, hala nola betazala begiari, ezinezkoa dela hura kasualitate bat izan, eta, hartara, unibertsoan plangintza dagoen seinalea dela.
Erlojugilearen analogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Analogia hau Zizeronek ere eman zuen, eta, geroztik, modu batean edo bestean errepikatu da. William Paleyk egin zuen horren garapen famatuenetakoa 1802an:
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]« | Txilardi bat zeharkatzean, eman dezagun oina harri baten kontra jartzen dudala eta, galdetzen bazait harria nola iritsi den toki horretara, erantzuten ahal dut ezen, nik dakidala, han egon dela betidanik. Agian ez litzateke erraza izanen arrapostu hori absurdoa dela frogatzea. Baina demagun erloju bat topatzen dudala lurrean eta, galdetuta nola iritsi den toki horretara, ez nuke emanen aurretik eman dudan erantzuna, hau da, nik dakidala, erlojua betidanik egon dela toki horretan. Toki batean edo bestean, egile batek egon beharko zuen noizbait, betetzen duen helburuarekin erlojua egin zuena, haren osaera ulertu zuena eta haren erabilera diseinatu zuena. […] Erlojuan dagoen diseinuaren seinale oro dago naturan; alde bakarra da ezen naturan seinale horiek handiagoak direla eta neurketa guztiak gainditzen dituztela. | » |