Arkeoikuska
Arkeoikuska | |
---|---|
Mota | Euskal Herriko arkeologia urtekaria |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | euskara |
Argitaratze lekua | Vitoria-Gasteiz |
Argitaletxea | Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen-Zerbitzu Nagusia |
Gai nagusia | arkeologia |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Euskal Herria |
Maiztasuna | Urtero |
Identifikadoreak | |
ISSN | 0213-8921 |
www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-arkeo/eu/t68aArkeoikuskaWar/T68AInicioServlet?idioma=e |
Arkeoikuska Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak editatutako Arkeologia-urtekaria da.
1983 ezkeroztik Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak editatzen du urtero. Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera arkeologikoen ikuspegia ematen da. Lehenengo zenbakiak (Arkeoikuska 81-82, 1983an argitaratua) bi urtetako lan arkeologikoak jaso zituen, baina hortik aurrera urtean urteko jarduerak jasotzen dira argitalpenotan eta hurrengo urtean argitaratu (Arkeoikuska 83, adibidez, 1984an argitaratu zen, eta 1983ko jarduera arkeologikoak biltzen ditu).
Testu-egileak baimendutako esku-hartzeetako zuzendariak berak dira. Testuak lurraldeka antolatuta daude (Bizkaia-Gipuzkoa-Araba) eta hainbat atal dituzte. 1983tik 1987ra bitarteko zenbakietan, ondare arkeologiko higiezinaren gainean egindako landa-lanak ez ezik beste hainbat informazio ere jasotzen dute, ondare higikorraz, labotaregi lanez, biltzarretako parte hartzeaz eta argitalpenez.
1992ko zenbakitik aurrera, ordea, eskema hori aldatu egin da: argitalpena landa-lanetan zentratzen da soil-soilik, baina mantentzen da aztergaiaren inguruan urte horretan argitaratu diren lanen berri ematen duen atala.
Arkeoikuska Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren argitalpena da, zentro hori 1990eko Euskal Kultura Ondarearen Legearen bitartez sortu zenetik urtekaria koordinatzeaz eta argitaratzeaz arduratu baita.[1]
Dialneten, Espainiako aldizkari zientifikoen datu base elektronikoan indexatuta dago.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Arkeoikuska. Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren Argitalpenak» www.euskadi.eus: Kultura Ondarearen Zentroa. Eusko Jaurlaritza. 2018-10-04 (Noiz kontsultatua: 2023-02-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Arkeoikuska: Investigación arqueológica» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2023-02-26).