Arno Holz
Arno Holz | |
---|---|
(1913) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kętrzyn, 1863ko apirilaren 26a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Berlin, 1929ko urriaren 26a (66 urte) |
Hobiratze lekua | Friedhof Heerstraße |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, antzerkigilea eta kazetaria |
Lantokia(k) | Berlin |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Durch! (en) |
Mugimendua | naturalismoa impressionism (en) |
Arno Holz (Rastenburg, 1863ko apirilaren 26a - Berlin, 1929ko urriaren 26a) Alemaniako idazlea izan zen. Hasierako idazkietan poesia lirikoa landu zuen; gero, langileriaren egoera bertsoetan adierazten duen Das Buch der Zeit (1885, Garaiaren liburua) izeneko liburuan naturalismora hurbildu zen. Gero, Johannes Schlaf lagunarekin bide horretatik jarraitu zuen: Papa Hamlet (1889, Aita Hamlet), kontakizun laburrak; Die Familie Sielicke (1890, Selicke familia), drama; Sozialaristokraten (1896, Sozialaristokratak), bere garaiko idazleei buruzko komedia. Holzen naturalismoak eragin nabarmena izan zuen Gerhart Hauptmannen obran. J. Schlafekin lankidetza amaitu ondoren, hasierako lirismora itzuli zen berriro. Phantasus izenburuko olerki-sailean (1898-1925) lirismoaren berrikuntzari ekin zion, eta bertso librea sartu zuen eta poema luze esperimentalak idatzi zituen. Aipatzekoak dira, halaber, azken aldiko komediak Traumulus (1904); Frei (1907, Librea); eta dramak: Sonnenfinsternis, (1908, Eguzki eklipsea ); Ignorabimus (1913).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arno Holz |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.