Edukira joan

Arroa (bolumen-unitatea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau bolumen-unitatea buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arroa».
Euskal Herriko neurri zaharrak

Arroa (arabieraz: الربع ar-rub, laugarrena) antzinako bolumen unitatea da, Iberiar Penintsulan eta Hispanoamerikan erabilia. Arroaren neurria ez zen zehatza eta herriz herri ez ezik likidoz likido ere aldaketa txikiak zituen. Gaztelan, 12,563 litro koipe edo 16,133 litro ardo zituen kasu batzuetan[1].

Oraindik ardoa neurtzeko erabiltzen dute.

Neurriaren baliokidetza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala, herriz herri eta garaiaren arabera aldatu den neurria da, eta gainera korapiloa handitzeko masa unitate ere bada. Hondarribian, 1544an, ardo arroa batek 2 eta 11/16 pitxer zituen, normalean tabernatan erabiltzen zen ardoa neurtzeko unitatea. Pitxer batek 9 libra baino pixka bat gehiago zituen, hau da, 4 litro eta erdi. Beraz, garai hartan, Hondarribian, arroa batek 12,1 litro ardo inguru zituen. Txakolinaren neurria hori izan zitekeen, baina ardoa Nafarroatik zetorren askotan, eta neurri ezberdinak erabiltzen ziren hor. Pitxarraren neurria denborarekin gehiago aldatu zen, baina neurri handiena gutxiago. Sistema Metriko Hamartarra ezarri zenean Nafarroako arroa batek 11,77 litro ardo zituen eta Gipuzkoako batek 12,6 litro.[2] Neurri hauek bat datoz, gutxi gora behera, Balzolak egindako taulekin[3].

Gaztelan koipea eta ardoa ezberdin neurtzen ziren: kopiearen kasuan 12,563 litro ziren eta ardoaren kasuan 16,133[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lartzanguren, Edu. «Neurrien neurria» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-21).
  2. Arregui, I. M. C.. (2018). «Los antiguos pesos y medidas guipuzcoanos» Vasconia 24.
  3. (Gaztelaniaz) Balzola, Policarpo de. (2011-10-11). Tablas y formularios [Manuscrito / [Policarpo de Balzola].. ] (Noiz kontsultatua: 2019-12-21).
  4. García, R. E. R. (2004). Medidas antiguas españolas. Técnica Industrial, 254, 64

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]