Artikutza
Artikutza | |
---|---|
Euskal Herria | |
Artikutzako etxegunea. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Goizueta |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°12′47″N 1°47′47″W / 43.21306°N 1.79639°W |
Demografia | |
Biztanleria | 4 (2020) |
Artikutza geografikoki Goizuetako udalerrian baitan dagoen barruti edo eskualdea da. Hala ere, Donostiako Udala 1919tik haren jabea da eta iristeko bidea aldiz Oiartzungo Altzibar eta Karrika auzoetatik abiatzen da. Esparru natural eder honek 3700 hektarea inguru hartzen du, barruan 6 milioi zuhaitz inguru dituen baso zabala gorde duelarik.[1]
Euskal Herriko ingurunerik euritsuena eta zaharrenetarikoa da.
Urtegiko Enobieta erreka birsortzen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bestela, Artikutzako urtegia (Enobieta errekakoa) 1947tik 1953 arte eraiki zuten, baina Inoiz ez zen egonkortu behar bezala. 1992az geroztik jardueratik kanpo zegoen. Donostia urez hornitzeko egin zuten, baina ibaian beheragotxo dagoen Añarbeko urtegiak egin izan du hori 1976tik Artikutzakoren laguntzarik gabe. 2017an Donostiako udalak urtegia deuseztatzeko erabaki zuen. 2019an Ekonobieta erraka birsortzeko prozesua aukera paregabe bat da tamaina horretako lan batek biodibertsitatean duen eragina aztertzeko. Mundu osoan zaharkituta edota erabilerarik kanpo geratu diren urtegien kopurua handitzen ari denean, ez dago informazio nahikoa gisa honetako aktibitate batek ingurumenean.[2]
Ibaien errestaurazioan aditu den EHUko ikertzaile Arturo Elosegik Artikutzako urtegia ikertzen ari da ibaien errestaurazioko aplikazio praktiko gisa. 2017an hasi ziren urez husten, segurtasun arazoak zituelako eta ez zelako erabiltzen, eta 70 urte lehenagoko egoerara itzuli nahi dute ingurua. Natura ikertzeko laborategi bat da, eta nazioartetik ikerlariak etortzen dira, Artikutzakoa Europako basorik zaharrenetariko bat delako. Kantauri itsasoko ertzean hoberen mantendu den espazioetako bat da Artikutza. Urtegia Goizuetako lurretan (Nafarroa) badago ere, Donostiako Udalaren esku dago ustiaketa. Biodibertsitate handiko eremua da. Ia mende batez ezohiko modu batean zaindu eta babestu du administrazioak.[2][3]
2022an Urak aske dokumentala plazaratu zuen Begoña Zubiak bailara berreskuratzeko prozesuaz.[4]
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikutzan grabatu ziren ETB 1 telebistaren Balbemendi telesaileko hainbat kanpoaldeko eszena.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Artikutza Urdallue-bidea
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Artikutza: Informazio orokorra eta sarbidea - Ingurumena - Ataria» www.donostia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-27).
- ↑ a b Sagarzazu, Jokin. (2019-02-02). «Birsortzeko, hustu» Berria: 10-11. (Noiz kontsultatua: 2019-04-27).
- ↑ Elosegi, Arturo. (2022). «“Presako pasagarritasuna erabat bermatu eta eraisketan kalte txikia egingo duen soluzio bat behar da”» EITB (ETB Biba zuek) (Noiz kontsultatua: 2022-04-07).
- ↑ Zubia, Begoña. (2022). «Begoña Zubia: Artikutzara joatea izan da dokumentala egitearen politena; oso baso natural eta polita da» EITB (ETB, Biba zuek) (Noiz kontsultatua: 2022-04-07).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikutzari buruzko webgunea Donostiako udala
- (Gaztelaniaz)Informazio zabala "Ingeba" webgunean
- Artikutzako ttanttak Artikutzako buletina
- "Artikutza:100 urtez Donostiako ur iturri" dokumentala.
- @Urakaske dokumentalaren Twitter kontua. Artikutzakoa eta beste urtegi handi bat hustea eta haien presak kentzea ardatz duen dokumentala.
Goizuetako auzoak | ||
---|---|---|
Aitasemegi • Alkainzuriain • Alkasoaldea • Artikutza • Espidealdea • Goizueta • Tartazu |