Atabaka
Atabaka | |
---|---|
collecting box (en) , sacred vessel (en) eta kutxa | |
Fabrikazioa | |
Sortzailea | Moshe Zabari (en) |
Historia | |
Kokapena | |
Kokapena | church interior (en) |
Atabaka edo atabaska[1] esaten zaio eliza batean limosnak biltzeko balio duen kaxari. Zurezko kutxa edo kaxa bat izan ohi da (edo beste material batzuetan), eta irekidura bat izaten du limosnak sartzeko, elizaren funtzionamenduaren alde edo ongintzazko helburuarekin.
Formatu ohikoenean, hauteskundeetan erabiltzen diren hautetsontziek baino txikiagokoak diren boto-kutxen antza du. Giltzaz itxita egon ohi da, eta, sarritan, sistema bat izaten du elizetako paretan kokatzeko.
Euskal Herrian, arrantzaleen kofradien artean ere erabili izan dira, bozketak egiteko edo gauzaren batzuk goredetzeko. Pio Barojak eleberri batean arrantzale batek erabilitako atabaka bat aipatzen du, bi zirrikitu dituena, eta termino horrekin Yon Etxaidek itzulia (Xanti andia itxas-gizonaren bizitza ta kezkak - Las Inquietudes de Shanti Andia)[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Atabaka - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).