Aurpegiko paralisi periferiko
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Aurpegiko paralisi periferiko | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | aurpegiko paralisia, paralisia eritasuna |
Espezialitatea | neurologia |
Honen izena darama | Charles Bell (mul) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | G51.0 |
GNS-9-MK | 351.0 |
DiseasesDB | 1303 |
MedlinePlus | 000773 |
eMedicine | 000773 |
MeSH | D020330 |
Disease Ontology ID | DOID:12506 |
Aurpegiko paralisi periferikoa aurpegiko muskulaturaren ahultasunak eragiten duen sindromea da. Hain zuzen ere, nerbio fazialaren nukleo eta gero sortzen den kalteagatik. Jatorria nukleoa baino aurrerago kokatzen bada (nukleo gainekoa), ez da aurreko paralisia izango, paralisi zentrala baizik. Garrantzitsua da bi motatako paralisiak bereiztea; alde batetik, aurpegiko paralisi zentrala kontralaterala da eta aurpegi erdiko behealdean bakarrik eragiten du. Aurpegiko paralisi periferikoa, ordea, ipsilaterala da eta aurpegi erdi osoan eragiten du.
Nerbio kranealen paralisi arruntena da, unilaterala izan daitekeena soilik aurpegiko alde batean sortzen bada; hala ere, zenbait kasutan bilaterala izan daiteke. Jatorriaren arabera, bi talde nagusitan bana daiteke:
Aurpegiko paralisi periferiko idiopatiko edo primarioa, a frigore edo Bell-en paralisi bezala ere ezagutua. Arruntena izateaz gain, bere eragilea eze
zaguna da.
Aurpegiko paralisi sintomatiko edo sekundarioa. Ez da maiz agertzen eta kasu horietan paralisi hori beste gaixotasun baten sintoma izan ohi da.
Aurpegiko paralisi periferiko idiopatiko edo Bell-en paralisia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurpegiko paralisi periferiko idiopatiko edo primarioa hasiera akutua eta kausa ezezaguna duena da. Aurpegiaren hozketa bortitzarekin erlazionatzen zen (a frigore paralisia); gaur egun, ordea, gaixotasunaren etiologia infekzio biriko batek (batez ere, herpes birus familiakoa) eragindako nerbioaren prozesu inflamatorioarekin asoziatzen da. %90eko kasuetan, paralisia unilaterala da eta bilaterala izatekotan, bere etiologiaren ikerketa sakonagoa egin behar da. Aupegiko nerbioaren adar tenporofazial eta zerbikofazialek inerbatutako muskuluen paralisia gertatzen da eta horrek, mugimendu automatikoak, borondatezkoak eta erreflexuzkoak galtzea (partzialki edo osorik) eragiten du.
Nerbio fazial bakoitzak aurpegiaren alde bateko muskuluak kontrolatzen ditu eta era berean, malko eta listu gongoiletara eta belarrian dagoen estribo izeneko hezur txikiari nerbio kinadak bidaltzen dizkiote. Aurpegiko nerbioak ere mingaineko dastamen sentsazioak bidaltzen ditu. Bell-en paralisia dagoenean, nerbio fazialaren funtzioa blokeatzen da eta horrek garunak bidaltzen dituen mezuak (aurpegiko muskuluei) inhibitzen ditu.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaixotasunaren izena Sir Charles Bell izeneko kirurjilari eskoziar batetik dator, hain zuzen aurpegiko paralisi periferikoa lehen aldiz deskribatu zuena.
Síntomak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orokorrean aurpegiko alde batean eragiten du, baina kasu oso arraroetan aurpegiaren bi aldeetan eragin dezake. Nerbio fazialaren konplexutasuna dela eta, bere funtzioaren inhibizioak arazo nabarmenak sor ditzake. Sintomak pertsonaren edo larritasunaren (paralisi arina edo paralisi totala) arabera aldakorrak dira. Kaltetutako aldean, zimur frontalen lautzea, bekainaren jaitsiera, betazala okluitzearen ezintasuna, negar- jarioarekin batera. Pazienteari begiak ixteko eskatzen zaionean, kaltetutako aldearen begi- globoa goruntz joaten da (Bell-en seinalea). Ildo nasogenianoa ezabatzen da, aho- ertzaren desbideratzearekin batera (aurkako aldera). Larritasunaren arabera, funtzio jariatzaileetan, estriboaren muskuluan edo dastamenaren funtzioan eragina izan dezake. Sintoma horiek 48 orduren buruan ailegatzen dira bere maximora eta aurpegiaren distortsio nabarmenera eramaten dute.
Beste sintoma batzuek mina edo ondoeza sor dezakete barailaren eta belarriaren atzealdean. Aldi berean, belarrietan burrunba, buruko mina, dastamenaren galera, kaltetutako aldean soinuarekiko hipersentsibilitatea, hizkeraren narridura eta edateko edo jateko zailtasunak.
Etiologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bell-en paralisia muskulu fazialak kontrolatzen dituen nerbioa handituta edota konprimatuta egotean gertatzen da. Hala ere, kaltea sortzen duen zergatia ezezaguna da. Zientzialari gehienen ustez, infekzio biriko batek sortzen du gaitza; haien ustez, nerbio faziala infekzioaren ondorioz handitzen da, Falopioren kanalean presioa sortuz eta infartu bat eraginez (nerbio zelulen heriotza heuetara odol eta oxigeno kopuru gutxiegi iristeagatik). Kasu arinenetan nerbio inguruko mielinazko lekan soilik dago kaltea. Mielinazko leka garuneko fibra nerbiosoen inguruan ageri den estaldura koipetsua da eta isolatzaile moduan lan egiten du. Duela bi hamarkada baino gehiago paralisi fazial periferiko "idiopatiko"-aren eta gaixotasun sistemiko metaboliko batzuen artean erlazio estu bat antzeman zen (hala nola diabetes mellitus-a, hipertentsio arterial sistemikoa eta hiperkolesterolemia motako dislipidemia), Bell-en paralisia sindrome metabolikoaren adierazpen goiztiar, akutu eta larria izanda diagnostiko goiztiarra zutenen gaixo gehienen artean.
Epidemiologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gutxi gora behera 100.000 pertsonen artean 20 kasu aurkitzen dira urtero. Eragin bera izaten du gizon eta emakumeen artean eta edozein adinetan ager daiteke, nahiz eta gehienetan 6 urte baino gazteagoetan eta 60 urte baino nagusiagoetan ezohikoagoa izaten den. Modu neurrigabean eragiten du ahurdun dauden emakueetan eta diabetes edo gripea moduko arnasketako gaixotasun garrantzitusuagoak dituzten pertsonetan.
Diagnostikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bell-en paralisiaren diagnostikoa aurkezpen klinikoaren batera egiten da, aurpegi itxura desitxuratua eta kaltetuta dagoen aurpegiaren aldeko muskuluak mugitzeko ezintasuna bezalako sintomen bidez; honetaz gain, paralisi fazialaren beste eragile batzuk baztertu behar dira. Beste alde batetik, gaitz hau diagnostikatzeko ez dago laborategiko analisi espezifikorik.
Orokorrean, mediku batek kaltetuaren aurpegia aztertzen du ahultasun fazialen bat bilatuz goiko zein beheko aldean. Kasu gehienetan ahultasun hau aurpegiaren alde batean soilik egoten da, eta zenbaitetan beoki, betazal edo ahoan. Elektromiografia izeneko froga batek (EMG) kalte nerbioso baten agerpena baiezta dezake, eta baita honen larritasun eta nerbioen parte-hartzearen irismena. Garezurreko erradiografia batek infekzio eta tumore baten presentzia bazter dezke. Erresonantzia magnetiko baten bidezko irudiek (EMI) edo konputarizatuko tomografia batek (KT) nerbio fazialaren presioa eragiten duten beste kausa batzuk eliminatu ditzake.
Tratamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bell-en paralisirako ez da tratamendu zehatzik existitzen. Tratamenduaren faktore garrantzitsuena minaren jatorria eliminatzea da eta garrantzi handia du ere tratamendua lehenengo 72 orduetan aplikatzea. Tratamendua bitan banatzen da: Tratamendu medikoa eta rehabilitazioa.
Bell-en paralisia modu desberdinetan eragiten du pertsonaren arabera. Kasu batzuetan oso arinak dira eta ez dute tratamendurik behar; izan ere, sintomak bi asteren buruan desagertzen dira. Beste kasutan, aldiz, tratamendua medikamenduen edo beste aukera terapeutikoen erabilera izan daiteke.
Azken ikerketek baieztatu dute esteroideak tratamendu baliagarria direla Bell-en paralisirako. Bestetik aspirina, ibuprofeno edo paracetamol bezalako analgesikoek mina arindu dezakete.
Tratamenduaren beste faktore garrantzitsu bat begiaren babespena da. Bell-en paralisiak betazalaren mugimendua blokea dezake eta ondorioz, narridura edo lehortasuna agertzen da. Hori dela eta, garrantzitsua da begia hezea mantentzea eta lesioetatik babestea, gauean batez ere. Begiko tanta lubrifikatzaileak (malko artifizialak adibidez), begiko gelak edo partxeak ere oso baliagarriak dira.
Kasu batxuetan fisioterapia oso eraginkorra izan daite; izan ere, nerbio faziala estimulatzen laguntzen dute baita tono muskularra mantentzen ere. Masajeak edo aurpegiko ariketa kontraktura iraunkorrak saihesteko lagungarriak dira. Bestetik, alde kaltetuan bero hezea aplikatzeak mina gutxitzen laguntzen du.
Beste terapia batzuen artean, erlajazio teknikak, akupuntura, estimulazio elektrikoa, berrelikadura "feedback", bitaminen bidezko terapia ( B12, B6 eta zink)... daude.
Batzuetan, (oso gutxitan bada ere), posiblea da kirurjia aplikatzea zenbait deformidade edo kalte (irribarre okertua edo modu egokian ixten ez den betazala) konpontzeko.
Pronostikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orokorrean Bell-en paralisia izan dutenen pronostikoa oso ona da. Kalte nerbiosoaren hedapenak berreskurapenaren epea determinatzen du. Hobekuntza graduala da eta berreskurapen denpora nahiko aldakorra. Tratamenduarekin edo tratamendurik gabe, gehiengoen sintomak 2 asteren buruan desagertzen hasten dira eta 3-6 hilabete bitartean erabat sendatzen dira. Batzuetan, sintomak ez dira guztiz desagertzen. Kasu oso arraroetan, transtorno hau berriro gerta daiteke, alde berdinean edo aurpegiaren aurkako aldean.
Aurpegiko paralisi sekundarioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Primariotik bereizten duena paralisiaren eragilea da. Kasu gehienetan, birus baten ondorioz sortutako infeklzio batek eragiten du (herpes zoster pura adibidez). Beste batzuetan, hainbat tumoreek sortutako sintomekin asoziatzen da. Era berean, estresagatik sortzen da; izan ere, nerbio sistema zentralean eragiten du.