Autobus geltoki
Autobus geltoki (edo autobus-terminal) bat hiri barruko edo hiriarteko autobusak geldi daitezkeen egitura da, bidaiariak igo eta jaitsi ditzaten. Autobus-geltoki bat autobus-geraleku bat baino handiagoa da; normalean, geralekuak lekutxo edo berinape bat besterik ez dira errepidean, non autobusak gelditzen diren. Askotan, ibilaldiaren lehen eta azken paradak autobus geltokiak dira; erdikoak, ordea, autobus-geraleku batean.
Autobus-geltokietan, plataformak autobus-linea finkoei esleituta egon daitezke, edo aldakorrak izan (noski, bidaiariei behin-behineko lekuak komunikatuz pantaila batean).[1] Egia da azken horrek plataforma gutxiago behar dituela ondo funtzionatzeko, baina bidaiarientzat askoz erosoagoa da plataforma aldez aurretik ezagutzea, han itxaro dezaten edota presa izatekotan nora joateko jakin dezaten.
Estazio irisgarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokiak irisgarrik direla esan ahal izateko, ezintasunak duten pertsonek, hala nola gurpil-aurkiak dutenek, erraz mugitzeko aukera eta berehalako sarbidea izan behar dute. Hortaz, ez lukete sarbidea debekatzen edo mugatzen duten oztopo fisikorik izan, hala nola eskailerak igogailu barik edo maila txikiak beharrezkoak ez badira.
Autobus geltoki handienak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]150 000 m2 dituen Chennai Mofussil Bus Terminala, Chennain (India), Asiako eraikitako autobus geltokirik handiena da.[2][3]
Halere, eraikitzen ari den Coimbatoreko Bus Terminal Integratua (India), leku hori ken diezaioke, 249 400 m2-ko azalera izango du eta.
Woodlands-eko Singapurreko autobus-geltokia munduko erabilienetako eta lanpetuenetakoa da. Egunero 400 000 bidaiarik erabiltzen dituzte bere 42 autobus-zerbitzuak.[4] Bedok, Tampines eta Yishuneko autobus-geltokiak ere antzeko bidaiari-kopurua jasotzen dute egunero.
Europan, lurpeko autobus geltokirik handiena Helsinkiko Kamppi zentrua da, 2006an osatuta. Terminala 100 milioi euro kostatu zituen, eta 3 urte behar izan zituzten diseinatu eta eraikitzeko. Gaur egun, 25 000 m2 ditu, eta Finlandiako autobus-terminalik erabiliena da. 700 bus irtetzen dira geltokitik egunero, eta 170.000 bidaiari inguru garraiatzen ditu.[5]
Prestoneko (Lancashire, Ingalaterra) autobus-geltokia 1969an eraiki zen. 2014. urtean, esan zen neurketaren arabera, munduko autobus-geltokirik zabalena, Europako bigarren handiena, eta Europako luzeena zela.[6] Goitik beherako aldaketa jaso zuen 2018an.[7]
Ipar Amerikako autobus-terminalik handiena Manhattango (New York) Port Authority autobus-terminala da.[8] Mendebaldeko hemisferioko handiena da terminala, eta munduko handiena trafiko kopuruaren arabera. 8 000 autobus eta 225 000 pertsona inguruk erabiltzen dute, batez beste; urtero, 65 milioi pertsona baino gehiagok igarotzen dute bere 223 ateren bat. Estatu Batuetako hirien arteko busak eskaintzen ditu gehienetan; halere, bidai internazionalak ditu, batez ere Kanadarakoak. Azken hauek Greyhound bus-enpresak kudeatzen ditu, nagusiki.
Hego hemisferioan, autobus-geltokirik handiena Tietéko autobus-terminala da, São Paulon (Brasil).[9] Munduko bigarren lanpetuena da ere. Izan ere, aste-egunero 90 000 lagun inguru erabiltzen dute geltokiaren 89 plataformaren bat (72 irteeretarako eta 17 iristeretarako). 300 bus-lerro baino gehiago daude, eta Brasil eta Hego Amerikako 1000 hirira joan daiteke handik.[10] Terminala alboan dagoen metro-geltoki batera ere konektatuta dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ New hightech bus station in Amstelveen opened. Vialis 2009-10-13.
- ↑ Dorairaj, S.. (28 December 2005). «Koyambedu bus terminus gets ISO certification» The Hindu.
- ↑ Sharma, Reethu. (23 August 2014). «Chennai turns 375: Things you should know about 'Gateway to South India'» One India.
- ↑ Khew, Carolyn. (13 March 2016). «Bus interchange rolls out free buggy rides and more» The Straits Times.
- ↑ Kamppi –The Helsinki Underground Bus Terminal. Xtralis.
- ↑ Baker, Martin. (4 January 2014). «Love, hate and concrete: The battle for Preston Bus Station» The Independent.
- ↑ Newsroom, The. (10 July 2018). «Preston bus station's grand reopening after £19m facelift» Lancashire Evening Post.
- ↑ «Port Authority NY NJ Bus Terminals Connections and Maps» www.panynj.gov (Noiz kontsultatua: 2022-12-04).
- ↑ Conheça São Paulo. Folha de S. Paulo 2006-01-23.
- ↑ «Sobre o Terminal» Terminal Rodoviário do Tietê.