Bachir Gemayel
Bachir Gemayel | |||
---|---|---|---|
1982ko abuztuaren 23a - 1982ko irailaren 14a | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Ashrafieh (en) , 1947ko azaroaren 10a | ||
Herrialdea | Libano | ||
Lehen hizkuntza | arabiera | ||
Heriotza | Ashrafieh (en) , 1982ko irailaren 14a (34 urte) | ||
Hobiratze lekua | Libano mendia | ||
Heriotza modua | giza hilketa: Lehergailua | ||
Hiltzailea | Habib Shartouni (en) | ||
Familia | |||
Aita | Pierre Gemayel | ||
Ama | Geneviève Gemayel | ||
Ezkontidea(k) | Solange Gemayel (en) (1977 - 1982) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Gemayel | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Collège Notre-Dame de Jamhour (en) Saint Joseph University of Beirut (en) | ||
Hizkuntzak | arabiera frantsesa ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||
Lateralitatea | eskuina | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Eliza katoliko maronita | ||
Alderdi politikoa | Libanoar Falangeak | ||
Bachir Gemayel (Beirut, 1947ko azaroaren 10a – ibidem, 1982ko irailaren 14a) libanoar politikaria izan zen.
Pierre Gemayel politikariaren semea izan zen. Zuzenbide eta zientzia politikoetako unibertsitate ikasketak egin zituen Beiruten eta Dallasen, eta abokatu bulego bat ireki zuen Beiruten.
Nerabezaroan Kataeb Alderdian sartu zen. Entrenamendu paramilitarra jaso zuen eta 1960ko hamarkadan Libanoko Indarrak sortu zituen Kataeb Alderdiaren adar armatu gisa. 1969an, Palestinako militanteek bahitu zuten, eta zortzi orduren ondoren askatu zuten, Kamal Jumblatten bitartekaritzaren ondoren.
1976an Libanoko Indarren buru bihurtu zen eta Libanoko Gerra Zibilan parte hartu zuen. 1982ko abuztuaren 23an Libanoko presidente hautatu zuten, Israelen inbasioa gertatu eta gutxira. Oposizio-talde batzuk Gemayelen hilketarako prestatzen hasi ziren. Irailaren 14an hil zuten bonba baten bidez, karguaz jabetu baino egun batzuk lehenago.