Edukira joan

Bank holiday

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bank holiday (euskaraz literalki "Banku jaieguna") Erresuma Batuan eta Irlandako Errepublikan usadioz bankuetako langileek gozatu ohi zituzten jaiegunek duten izena da. Gaur egun, herrialde hauetan jaiegun hauek beste jarduera, sektore eta lanbideetara ere jaiegun nazional gisa igaro direnez, gutxieneko edo oinarrizko zerbitzu batzuk bakarrik lan egin ohi dute, esate baterako, polizia, anbulantziak, osasun etxeak, suhiltzaileak, etab.

Estatu Batuetan izendapen hau Agintaritza edo AEBko Kongresuak aginduz bankuak itxirik dauden egunei loturik dago, eta ez du Britainiar Uharteetako jaiegunekin inolako lotura zuzenik.

1834. urterarte Ingalaterrako Bankuak bere langileei urte osoz jaiegun eta ospakizun erlijiotsuen artean denera hogeitamairu jaiegun eman ohi zizkien, baina 1834ean jaiegun kopuru hori lauera bakarrik murriztu zen: maiatzaren 1a, azaroaren 1a, Eguberri eguna eta Ostiral Santua.

1871ean, cricket zaletu amorratua zen Sir John Lubbock bankulariak bere bankuko langileek kirol honetan parte hartu edota partiduak ikusteko aukera ezinbestekoa zelako uste irmoa zuen, ondorioz, aurreko agintaldian Ingalaterran usadioz balizkoak ziren jaiegunak ontzat eman et bersartu zituen. Eskozian aldiz, euren ohiturei jarraiki eskoziar data esanguratsuak jaiegun bilakatu zituzten.

1903an Irlandan San Patrizio Eguna gehitu zen, eta 2007an, Eskozian, San Andres Eguna.

Gaur egungo Erresuma Batuko eta Irlandako Errepublikako bank holiday edo jaiegunak
Data Izena Ingalaterra eta Gales Eskozia Ipar Irlanda Irlandako Errepublika
Urtarrilaren 1a Urteberri Eguna X X X X
Urtarrilaren 2a Urtarrilareen Bigarrena X
Martxoaren 17a San Patrizio Eguna X X
Berpizkunde Igande aurreko ostirala Ostiral Santua X X X
Pazkoaren ondorengo astelehena Pazko 'Bank Holiday edo Jaieguna X X X
Maiatzeko lehen astelehena Bank Holiday de Mayo, Early May Bank Holiday en Escocia o Día del trabajo en Irlanda X X X X
Maiatzeko azken astelehena Udaberriko Bank Holiday edo Jaieguna (Solstizioa) X X X
Ekaineko lehenbiziko astelehena Ekaineko Bank Holiday edo Jaieguna X
Uztailaren 12a Boyneko gudua - Orange Ordenaren Eguna X
Abuztuko lehenbiiko astelehena Udako Bank Holiday edo Jaieguna X X
Abuztuko azken astelehenao Udako Bank Holiday edo Jaieguna X X
Urriko azken ostirala Urriko Bank Holiday edo Jaieguna eta Hallowe'en Holiday edota Halloween Jaieguna X
Azaroaren 30a edo bere ondorengo astelehena San Andres Eguna X
Azaroaren 25a Eguberri Eguna X X X X
Abenduaren 26a edo abenduaren 27a Boxing Day / Doneztebe Eguna X X X X

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]