Edukira joan

Basilika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau eliza motari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Basilika (argipena)».
Arantzazuko basilika
Eredu oinplanoa
(basilika guziek ez dituzte elementu berdinak edukiko)
San Petri basilikaren itxura, lehen aldiz eraiki zenean

Basilika hitza latineko basilica hitzetik dator eta azkeneko hau grezieratik (βασιλική , basiliké) eta "errege-etxea" esan nahi du, hau da, eraikin dotore, aberatsa. Grezian eta Erroman auzitegiak egoten ziren basiliketan, eta Erromako hirietan gune publiko ikusgarrienean zegoen, hau da, foroan.

Geroago, kristauek eraikin horiek beraiek edo, eredu hori jarraituz, eraikitako antzekoak erabili zituzten tenplu bezala eta bertan egiten zituzten haien gurtzak. Ordura arte Domus Ecclesiaeak egiten zuten lana orain basilikek egingo dute. Eraikuntzaren ikuspuntutik ez dago hausturarik, erromatar teknika eta tradizioa erabili baitzituzten. Denborarekin, Erromatar Inperioa kristautu zenean, Basilika denominazioak egitura hori jarraitzen zituzten eraikinak izendatzen zituen edo handiak edota garrantzitsuak ziren elizak.

Erromatar basilika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin zibila zen eta erabilera asko zituen, besteak beste, merkataritza. Bilera politikoetarako lekua ere bazen, baina batez ere justizia-administraziorako erabiltzen zen[1]. Kultu inperiala, negoziogunea eta herritarren topagunea ere bazen. Vitruviok zioen basilika zela transakzio komertzialak egiteko lekua, Erromako legearen babesean, baina biltoki gisa ere balio zuela, agente meteorologikoen babesleku gisa.

Basilika foroko eraikinik monumentalena zen[2]. eta Erroman zein probintzietan horietako ugari eraiki ziren.

Basilica Senproniaren berreraikitze birtuala. Erromako foroan zegoen, K.a. II. mendean, Errepublikaren garaian.

Basilikak hainbat elementu du:

  • Atrium: sarrerako patioa gune publikoa dugu, karratua, arkupez inguratua eta estalkirik gabekoa. Harrera gunea zen eta jende guziari, erlijio guziei, irekia.
  • Iturria: Piztueraren sinbologia hartzen du. Uraren bidez erlijioaren partaide bihurtzen du. Garbiketa egiteko erabiltzen zen.
  • Nartex: zeharkako gune edo aretoa da. Eraikinaren fatxadaren aurrean dago eta bertan basilikan sartzeko ateak ditugu. bere funtzionalitatea katekumenoak honetara ateratzen dira meza entzutera. Hau gune erdi-publikoa da. Honen ondoren, ateak datoz, emakume eta gizonentzat ezberdinak direnak.
  • Fatxada: leiho eta baoak eraikitzen dira argia sartzeko. Honi esker jakin dezakegu gehienetan zenbat nabe dituen.
  • Nabeen gunea: laukizuzena da eta basilikaren gorputza da. Nabeetan antolatzen da eta beti zenbaki bakoitietan jartzen dira. Erdikoa da nagusia, garaiena eta zabalena. Alboko nabeak baxuagoak eta estuagoak dira. Nabeak banatzeko, euskarriak ditugu: zutabe eta pilareak. Pilareen gainean arkuteria edo sistema arkitrabatua edo ataburuduna jartzen dira. Erdi puntuko arkuak erabiliko dira. Ez ziren gangatzen, nahiz eta garai haietan eraikin guziak egin. Estalkia lau eta egurrezkoa zen. Kruzerorik ez da eraikitzen geroago arte eta orduan gurutze latino edo grekodun oinplanoak erabiliko dira.
  • Septum: nabe nagusitik gurutzadurara pasatzeko jartzen da eta garaipen arku itxura du.
  • Pergola: basilika batzuetan aldare aurrean barrera bezala jartzen da. Eukaristia hain sakratua denez, jendeak ezin zuen ikusi. Zentzu misteriosoa ematen zion. Septumaren ondorengo guneak, pribatuak dira.
  • Aldarea: gune garrantzitsuena da. Orokorrean mahai itxura zuen eta bere hankak stipiteak ziren.. Batzuetan aldareari garrantzi gehiago emateko tenplutxo bat jartzen zen: baldakina.
  • Ambon: pulpitua irakurketa egiteko
  • Absidea: gune zirkularra, apaizen gunea zen eta era hierarkiko batean jarrita dago.
  • Cathedra: absidearen zentroan kokatzen den eserleku berezia da: gotzainaren tokia. katedra honen inguruan subsellia deituriko aulkiteria dago beste apaizak esertzeko.
  • Pastophoriae gunea: V. mendean ekialdean, absideen alboetan dauden bi gela dira. Hauen funtzioa laguntzailea da.

Lau dira Aita Santuaren basilika nagusiak, lauak Erroman kokatuak (bat ofizialki Vatikanoan).

Badira beste basilika paleokristauak ere:

San Paulo Harresiz Kanpokoa. Oinplanoa.
San Joan Laterangoa. Baldakina
Santa Maria Nagusia. Barnealdea (sistema arkitrabatua ikusten da)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Augusta, Livia. (2014-01-14). «Augusto: La Basílica Julia» Augusto. El amanecer de un imperio (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  2. «Basílica - Detalle - Conjunto arqueológico de Baelo Claudia» www.museosdeandalucia.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]