Baskofobia
- Artikulu hau euskaltasunaren fobiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baskofobia (argipena)».
Baskofobia mendez mende euskal ezaugarrien edo hizkuntzaren kontra agintariengandik, eskola sistemen kudeatzaileengandik edo pertsonaia publiko eta gizabanako batzuengandik izan den pertsekuzioa eta etsaigoa da. Euskaldunen etsaigoa Goi Erdi Aroan agertzen da esplizituki agirietan, Isidoro Sibiliakoaren idazlanetan nabarmenen (VII. mende hasieran)[erreferentzia behar]. XII. mende erdialdean, Codex calixtinus idazlaneko V. atalean gogor gaitzetsi eta trufa egin zitzaien euskaldunei (baskoak zein nafarrak) haien ohitura eta hizkuntzagatik.
Bereziki hizkuntzaren aurkako jarrera denean, euskarafobia deitzen zaio. Honek debekuen, jazarpenaren edo bestelako neurrien zein adierazpenen forma hartu du historikoki. 2021eko uztailean, gizon batek kolpeak jasan zituen Donibane Lohizunen pertsona talde batengandik euskaraz mintzatzearren, Frantziako hizkuntza frantsesa dela esaten zuten bitartean.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Torrealday, Joan Mari. (1998). El libro negro del euskera. (1a ed. argitaraldia) Ttarttalo ISBN 84-8091-395-9. PMC 40997480. (Noiz kontsultatua: 2021-07-09).
- ↑ Erremundegi, Ekhi. «Ehunka pertsona bildu dira Donibane Lohizunen, eraso euskarafoboak salatzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-06).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Joan Mari Torrealdai. El libro negro del euskera (1998, Ttarttalo). ISBN: 9788480913959. Euskarak mendeetan zehar jasandako erasoei buruzko liburua.
- (Gaztelaniaz) Joan Mari Torrealdai. Asedio al euskera. Más allá del libro negro (2018, Txertoa).