Edukira joan

Bastida (Araba)

Koordenatuak: 42°35′25″N 2°47′34″W / 42.5904°N 2.7929°W / 42.5904; -2.7929
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Arabako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bastida».
Bastida
 Araba, Euskal Herria
Andre Mariaren eliza eta Kristoren gotorleku-tenplua (goialdean), udaletxeko ataritik ikusiak
Bastidako bandera

Bastidako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Errioxa
Izen ofiziala Labastida / Bastida
AlkateaDaniel Garcia Ruiz
(Alderdi Popularra)
Posta kodea01330
INE kodea01028
Herritarrabastidar
Kokapena
Koordenatuak42°35′25″N 2°47′34″W / 42.5904°N 2.7929°W / 42.5904; -2.7929
Map
Azalera38,17 km²
Garaiera550 metro
Distantzia45 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria1.566 (2023)
28 (2022)
alt_left 701 (%44,8) (%48) 751 alt_right
Dentsitatea39,51 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 13,36
Zahartze tasa[1]% 10,77
Ugalkortasun tasa[1]‰ 36,47
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 77,04 (2011)
Genero desoreka[1]% 7,47 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 13,73 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 28,32 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera[3]% 9.27 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1196
Webguneahttp://www.labastida-bastida.org/


Bastida (ofizialki Labastida / Bastida) Arabako hegoaldeko udalerri bat da. Arabako Errioxa eskualdean dago, hain zuzen ere, Arabako Errioxa Garaian, Gasteiztik 45 bat kilometrora. Izen bereko hiribilduak udalerriko erdialdea du kokagune.

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantabria mendilerroaren hegoaldean kokatzen da, Toloño mendiaren (1.271 m) hego magalean, Ebro ibaiaren ezkerraldean. Udalerria laua da oro har, iparraldean izan ezik, bertan garaiera handieneko eremuak daude.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren sortzea Erdi Aro goiztiarreko Toloñoko gazteluarekin lotzen da. Hortaz, Bastidak kutsu militar handia izan zuen.

Antso VII.a Nafarroakoak forua eman zion hiribilduari 1196an.

Alfontso VIII.ak Gaztelarako konkistatu zuen 1200. urtean, Araba inbaditu izanaren ondorioz.

XVII eta XVIII. mendeetan 3.000 bizilagun inguru omen zeuden herrian.

Espainiako Gerra Zibilaren garaian ia 30 bastidar hil zituzten Errepublikaren aurka matxinatutako faxistek. Haien gorpuak oraindik ez dira aurkitu; Pancorbo aldeko errepide nazionalaren azpian daudela susmatzen da.

1974an Gatzaga Buradon udalerria bereganatu zuen.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bastida udalerria bi herriz osatua dago:

Bastidako ekonomiaren gaur egungo motor nagusia ardogintza da. Bastidar askok ardoaren inguruko negozioan dihardu. Gainera, kirol ezberdinen ekitaldiak egin dira. Hala nola, Euskadiko Open-eko lasterketak edota Wine run lasterketa.

Bastidako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Aipatzekoa da udan neguan baino sei aldiz biztanleria handiagoa duela Bastidak, turismoa dela eta.

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Bastidan»
Bastidako udaletxea

2023-2027 legegintzaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko hauteskundeen ondorengo Bastidako udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Alderdi Popularra (PP)
4 / 9
426 (% 47,39)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) a
3 / 9
268 (% 29,81)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
2 / 9
175 (% 19,47)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 9
30 (% 3,33)
a EAJko hiru zinegotziek alderdia utzi eta Labastida Salinillas Bai (Lasa Bai) hautesle elkarte independentea sortu zuten, Euzkadi Buru Batzarrak alkatetzarako hautagaitza ez aurkeztearen erabakia hartu zuelako.
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Hauek izan dira Labastidako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[5]
Santiago Gil Garcia[5][6][7] 1979 1983 Agrupacion Independiente de Electores Agraria, Industrial y Obrera[5][7] / Zentro Demokratikoaren Batasuna[6]
Jose Maria Garcia Arinas[5][7] 1983 1987 Aliantza Popularra/Alderdi Demokrata Popularra/Batasun Liberala
Juan Maria Orive Lopez de Munain[5][8] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Pedro Lopez Martinez[5] 1991 1995 Independenteak
Ignacio Gil Orive[5][9][10][11] 1995 1999 Alderdi Popularra
Ignacio Gil Orive[5][9][10][11] 1999 2003 Alderdi Popularra
Ignacio Gil Orive[5][12][13][9][10][11] 2003 2007 Alderdi Popularra
Higinio Arinas Arive[5][14][15][9][11] 2007 2009 a Ezker Batua-Berdeak
Iosu Landa Ocerin[5][15][9][11] 2009 2010 b Euzko Alderdi Jeltzaletik kanporatuak
Ignacio Gil Orive[5][9] 2010 2011 Alderdi Popularra
Ignacio Gil Orive[5][11] 2011 2015 Alderdi Popularra
Laura Perez Borinaga[5][16][17] 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Laura Perez Borinaga[5][18][17] 2019 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea[19]
Daniel Garcia Ruiz[20][21][22] 2023 Jardunean Alderdi Popularra

a 2009. urtean Higinio Arinas Arive alkatea kargutik bota zuten, Alderdi Popularrak eta Euzko Alderdi Jeltzaletik kanporatutako bi zinegotzik bultzatutako zentsura-mozioa zela eta.

b 2010ko maiatzean Iosu Landa alkateak dimisioa aurkeztu zuen.

Araba Bus sareko    eta  lineak zerbitzua ematen diote udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
9 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)Armentia TrebiñuArgoteAlbaitaBaxauriObekuriNavarreteBernedoMeanuriMeanoEkoraOionLogroño (Portales)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)Armentia TrebiñuUrizaharraLeza (ospitalea)GuardiaGuardia (hotel-gasolindegia)Logroño (Portales)
Logroño
(geltokia)
10 Logroño
(geltokia)
Logroño (Portales)CasablancaSernaAsaGuardia (hotel-gasolindegia)GuardiaPaganosNabaridasLezaLeza (ospitalea)SamaniegoAbaloseDonebikendi ZuntzerraBastida Haro
12 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Gaztelako Atea)BerantevillaZanbranaGatzaga BuradonBriñasBastida Haro
17 Bilbo ZanbranaBriñasHaroBastidaDonebikendi ZuntzerraAbaloseSamaniegoLeza (ospitalea)GuardiaAsa Logroño
(geltokia)

Gaur egun gaztelania da nagusi. Ezin dugu zehaztu bertako jatorrizko euskara galdu zen garaia zein izan zen. Hala ere, Bastidako euskara galtzea noizbait IX. eta XVI. mendeen artean datatzen da.

Udalerrian ikastola bat dago, Bastida Ikastola izenekoa. Gainera, Araba Euskaraz lau aldiz ospatu da Bastidan, 1989, 2004, 2008 eta 2012an.

2016an Bastidako biztanleen artean %43,1a euskaldunak ziren.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bastidako ikuspegia
  • Andre Mariaren Jasokundearen eliza, XVI eta XVIII. mende artean eraikia, Pizkunde eta Barroko estiloei jarraiki. Batez ere, ikustekoak dira atari nagusia eta erretaula barrokoa ikusgai dagoen barnealdea.
  • Bastidako udaletxea, XVIII. mendean eraiki zen eta barroko berantiarreko estiloa du.
  • Larrazuriaren Arkua, antzinako harresiaren atean kokatua, Ama Birjina eta Bastidako armarria erakusgai dituena.
  • 2014ean, Torrentejo izeneko aztarnategia aurkitu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak. Torrentejoko herrixka hori 1075. urtean aipatu zen lehenengoz, eta urte horretan, Nafarroako erregeak eremu hori eman zion Donemiliaga Kukula monasterioari (Errioxa, Espainia). Ikerketek frogatu zuten data horren aurretik okupatuta egon zela ingurua; IX. edo X. mendeko hobi bat aurkitu zuten, besteak beste. Hilerri oso bat han egon zitekeela ondorioztatu zuten. EHUk azaldu zuenez, egindako lanek erakusten zuten herri horrek "bizitza bizia" izan zuela Errenazimentuan eta Aro Modernoan. Monetak, buztinkiak eta janari hondarrak topatu zituzten, besteak beste. Hondar horiek XVII. eta XVII. mendekoak ziren.[23]
  • Kristo Santuaren eliza erromanikoa. XII. mendekoa.[24]

Bastidar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. (Gaztelaniaz) López de Guereñu Galarraga, Gerardo. (1989). «Mortuorios o despoblados» Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses. in: Onomasticon Vasconiae. 5 Bartzelona-Bilbo: ALSOGRAF, Euskaltzaindiarentzat, 543 or. ISBN 8485479483..
  5. a b c d e f g h i j k l m n o (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública:» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  6. a b (Gaztelaniaz) «La ilusión de aquellos Alcaldes de hace 40 años» Blog Rioja Alavesa 2019-03-24 (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  7. a b c «Labastida» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  8. «Orive López de Muniain, José María» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
  9. a b c d e f (Gaztelaniaz) «El popular Ignacio Gil accede por cuarta vez a la Alcaldía de Labastida» El Correo 2010-05-26 (Noiz kontsultatua: 2020-03-18).
  10. a b c (Gaztelaniaz) «Ocho ex alcaldes alaveses cuentan cómo es su nueva vida sin el bastón de mando» El Correo 2014-10-22 (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
  11. a b c d e f (Gaztelaniaz) «Ignacio Gil Orive, alcalde de Labastida, deja la política» Diario de Noticias de Álava 2015-04-13 (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
  12. (Gaztelaniaz) «Detenidos el alcalde y un concejal de Labastida en una operación antidroga» La Vanguardia 2004-04-02 (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
  13. (Gaztelaniaz) «Detenidos el alcalde y un concejal del PP de Labastida en una operación antidroga» El País 2004-04-03 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
  14. (Gaztelaniaz) «El edil del PP Ignacio Gil podrá representar a Labastida en la comisión que estudiará el golf» El Correo 2007-12-15 (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
  15. a b (Gaztelaniaz) «Un tránsfuga del PNV se hace con la alcaldía de Labastida con el voto del PP» El País 2009-05-21 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-03-18).
  16. (Gaztelaniaz) «Encaje de bolillos municipal» Diario de Noticias de Álava 2019-06-10 (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).
  17. a b «Bastida. EAJrentzat makila, EH Bilduri esker» Berria 2019-06-16 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  18. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  19. (Gaztelaniaz) «EH Bildu y PNV cierran un acuerdo para Bastida y Guardia» Naiz 2019-06-14 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  20. (Gaztelaniaz) «El alcalde del PP de Labastida, Daniel García, gobernará en minoría» Diario de Noticias de Álava 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
  21. (Gaztelaniaz) «El PP se hace con Labastida y el PNV desaparece tras la renuncia de sus ediles» El Correo 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
  22. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
  23. «Mila urte baino gehiago dituen aztarnategi bat topatu dute Bastidan» Berria 2014-08-06 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  24. «Kristo Santuaren eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).
  25. «de Salazar Cariga, Domingo» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  26. «López de Salazar y Cariga, Domingo» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  27. «Quintano Quintano, Manuel Esteban» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa