Edukira joan

Billar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Mahaian jokatzen den kirolari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bilar (argipena)».
Pool-bolak sakea egin baino lehen.

Billar mahai berezi batean, kolorezko zenbait bola jotzean datzan jokoa da[1].

Nagusiki bi motako bilar jokoak daude, mahaiaren arabera. Mahai batzuetan zulorik ez da eta karanbolak egitea da koxka (bola batekin besteak jotzea), eta beste mota batzuetan mahaiek zuloak dituzte (normalean lau ertzetan eta banda zabal bietako erdialdean), eta joko hauetan bolak ordena jakin batean zuloetan sartu behar dira.

Mahaiek forma laukizuzena izan ohi dute, baina tamaina desberdinetakoak izan ohi dira. Arauzko bolak ere tamaina desberdinetakoak dira joko batetik bestera.

Zulorik gabeko mahaiko jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahai zulodunetan jokatzen diren bertsio profesionalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Billar mota ez ohikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Espainiar billar
  • Pool 51, Ingalaterrako billarra.
  • Bumper pool, pinball modukoa.
  • Italiar billar.
  • Belgikar billar edo piramiderena.
  • Indiar billar.

Antzinako Grezian eta Egipton antzeko jokoak egin arren, XV. mendeko Europan hasi zen egungo jokoa[2]. Izena frantsesezko bille hitzetik dator, "bola" esan nahi duena.

1825ean Erresuma Batuan lehen txapelketa ofiziala jokatu zuten eta 1835ean Gaspard-Gustave Coriolis matematikariak jokoari buruzko Théorie mathématique des effets du jeu de billard idatzi zuen.

2004ko Olinpiar Jokoarentzat olinpiar lizentzia lortu arren, ez da inoiz egutegian sartu izan.

Bolizko bolekin jokatzen zen antzina, baina 21. mendean zuntz sintetizkoko bolak erabiltzen dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Everton, Clive. (1986). The History of Snooker and Billiards. Haywards Heath: Partridge Pr, 8–11 or. ISBN 1-85225-013-5..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]