Biozkadak
Biozkadak | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Luis Jauregi |
Argitaratze-data | 1929 |
Izenburua | Biozkadak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Hizkuntza | euskara |
Biozkadak poema liburua 1929. urtean argitaratu zuen Iruñean Luis Jauregi apaizak, "Jautarkol", ondoren Koldobika gisa sinatuko zuenak. Biozkadak gerora etorriko zen olerkarien mugimenduan oihartzun handia izan zuen liburua da, generoaren berritzailea. Garaiko euskal poesian aldaketa handia ekarri zuen. Izan ere, deologikoki tradizionala eta tradizionalistaren zutabeak defendatzen ditu egileak.[1]
Garrantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jon Kortazarren hitzetan garaiko lore jokoetan eta poesia lehiaketetan irizpide poetiko erromantikoa nagusitzen ari zen, esaldi eta poema luzeak hobesten ziren. Hasieran Jauregiren poesiak bide hori jorratzen badu ere, laster joko du Gustavo Adolfo Bécquerren bidera, eta noiz edo noiz, poesiaren alde estuagoa adieraziko du Jautarkolek.[1] Garaiko idazleek liburuaren garrantzia ikusi zuten. Horregatik, bere egileari omentzeko, Euskaltzaleak elkarteak antolatu zuen Lehen Olerti Eguna Errenterian egin zen eta, egitaraua barruan, Jaurtakol omendu zuen.[2]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kortazarrek berak lau ezaugarri nagusi nabarmentzen ditu poesia-multzo honetan:[1]
- Erromantizismoaren bideak, oso bide topikoak.
- Alegoriarako tendentzia berezia, kanpoko egoera bihurtzen du barne munduaren erakusgarri.
- Pertsonaien aukeraketan, Jauregik pertsonaia nagusien balio sentimentala eta jakinduriakoa erabiltzen du bizitzari barne zentzua emateko.
- Poema liburuak ideologia tradizionala eta tradizionalistaren zutabeak defendatzen ditu, bereziki erlijioa Jacint Verdaguer poetak egin zuen moduan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- [1] Jon Kortazar: "Biozkadak (1929). Koldobika Jauregi".
- [2]] Biozkadak liburua PDF batean.
- (Gaztelaniaz):[3] Orixek egindako liburuaren metrikaren gaineko kritika Euzkadi aldizkarian, 1930/01/03.][Betiko hautsitako esteka]