Burgosko probintzia
Burgos | |||
---|---|---|---|
Gaztela eta Leon | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Gaztela eta Leon | ||
Hiriburua | Burgos | ||
ISO 3166-2 | ES-BU | ||
Espainiako Gorteak | |||
Kongresuan | 4 / 350 | ||
Senatuan | 4 / 260 | ||
Geografia | |||
42°23′N 3°40′W / 42.38°N 3.67°W | |||
Azalera | 14.022 km² Espainiaren % 2,78 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 363.874 biztanle (2006) Espainiaren % 0,82 | ||
Dentsitatea | 25,75 bizt/km² | ||
Herritarra | Burgostarra | ||
www.diputaciondeburgos.es |
Burgos Espainiako iparraldean dagoen probintzia da, Euskal Herriko mugakidea. Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoan kokatuta dago.
2005. urtean, probintziak 361.021 biztanle zituen. Hiriburu eta hiri nagusia Burgos hiria da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean Kantabria, Bizkaia eta Araba, mendebaldean Palentzia eta Valladolid, ekialdean Errioxa eta Soria eta hegoaldean Segovia mugakide ditu.
Ingurune naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Demanda mendilerroa probintziako ekialdean zabaltzen da, Errioxako mugan. San Millán (2.130 m) probintzia osoko tontorrik altuena da. Ipar-ekialdean, bestela, Santiago Mendiko Monumentu Naturala kokatuta dago, Orduña eta Aiaraldearekin mugan. Bertan dago Nerbioi ibaiaren iturburua, urjauzi bihurturik. Apur bat hegoalderantz, Obarenes mendiak nabarmentzen dira.
Ebro ibaia bestela sartzen da probintzian 710 metroko altueran, eta irteten da 450 metrotan, 145 km-ko ibilbidea egin eta gero. Ibaiadar nagusiak ezkerraldetik Nava, Pandraves, Trueba eta Nela diram eta eskuinaldetik Rudrón, Oca, Oroncillo, Tirón eta Najerilla. Orbaneja, Pesquera, Tudanca, Hocinos, Horadada eta Sobrón-eko haitzarteak aipatzekoak dira.
Duero ibaiak 68 km-ko ibilbidea egiten du. Adarrak ezkerraldetik Riaza eta Arroyo de La Nava dira, eta eskuinaldetik Lobos, Arandilla, Bañuelos, Gromejón, Esgueva, Pisuerga eta Aranzuelo.
Pisuergara iristen dira Arlanzako urak, 135 km-ko ibilbidearekin bigarren luzeena delarik, baita Arlanzón, Abejo, Pedroso, Franco, Pico, Vena, Ubierna, Hormaza, Urbel, Cogollos, Lucio, Odra, Brulles eta Odrilla-ko urak ere.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerria | Biz. (INE 2009) |
---|---|
Burgos | 178.966 |
Miranda Ebro | 39.264 |
Aranda de Duero | 32.928 |
Briviesca | 7.937 |
Medina de Pomar | 6.321 |
Villarcayo de Merindad de Castilla la Vieja | 4.820 |
Valle de Mena | 3.926 |
Lerma | 2.836 |
Roa | 2.495 |
Belorado | 2.172 |
Eskualdeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Burgosko Alfoz (Burgos)
- Ebroko eskualdea (Miranda de Ebro)
- Dueroko Erribera (Aranda de Duero)
- Bureba (Briviesca)
- Merindadeak (Villarcayo)
- Ocako mendiak (Belorado)
- Demandako mendilerroa (Salas de los Infantes)
- Odra-Pisuerga (Melgar de Fernamental)
- Arlanza (Lerma)
- Paramos (Sedano)
Ondasun nabariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trebiñuko auzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trebiñuko Konderria Arabako lurraldeetan dagoen eskualdea da, administratiboki Burgosko probintzia dena. Hori horrela da Erdi Arotik, Gaztelako erregeak Nafarroakoa 1200. urtean garaitu zuenean.
Aspalditik eskatu izan dute bertako herritarrek Araban sartzea. Izan ere, azken urteotan erreferenduma egin zuten, eta Burgostik ateratzearen aldekoek irabazi egin zuten. Hala ere, kontsulta baliorik gabe utzi zuten Gaztela eta Leongo agintariek.
Pertsonaia ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste garai batekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Domingo de la Calzada (1019-1109), eremutarra eta santua.
- Rodrigo Díaz de Vivar "Cid Campeador" (1048-1099), noble eta militarra.
- Domingo de Guzmán (1170-1221), elizgizona. Domingotar predikarien ordenaren sortzailea.
- Bernardo de Sandoval (1546-1618), kardinala. Iruñeko apezpikua.
- Iñigo Belandia (1609-1684), noble eta militarra.
- Juan Grande (1627-1697), elizgizona. Iruñeko apezpikua.
- Zacarías Martínez (1864-1933), agustindar eta biologoa.
Garaikideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- José Vela Zanetti (1913-1999), margolaria
- Santiago Segura Munguía (1922-2014), latin hizkuntzalaria eta Deustuko Unibertsitatearen katedraduna.
- Felix Rodriguez de la Fuente (1928-1980), naturalista.
- Máximo San Juan (1932–2014), bineta-egile, marrazkilari eta idazlea.
- Jesús María Pereda "Chus Pereda" (1938-2011), futbolaria.
- Rosa Maria Mateo (1943-), kazetaria.
- Francisco Pérez González (1947-), apaiza, Iruñeko artzapezpikua.
- Eulalio García (1951-), txirrindularia.
- Luis Atienza (1957-), politikaria eta enpresaria. Eusko Jaurlaritzaren sailburua eta Espainiako Gobernuaren ministroa.
- José Antonio Ortega Lara (1958-), kartzelako funztionaria. ETAk egindako bahiketarik luzeena harena izan zen.
- Íñigo Cuesta (1969-), txirrindularia.
- Ángel Castresana (1972-), txirrindularia.
- Raimundo Blanco "Rai" (1975-), pilotaria.
- Sergio Gutiérrez (1975-), piano-jotzailea.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Burgosko Diputazioaren webgunea[Betiko hautsitako esteka]
Espainiako probintziak | ||
---|---|---|
Araba • Albacete • Alacant • Almería • Asturias • Ávila • Badajoz • Balear Uharteak • Bartzelona • Bizkaia • Burgos • Cáceres • Cádiz • Castelló • Ceuta • Ciudad Real • Coruña • Cuenca • Errioxa • Gipuzkoa • Girona • Granada • Guadalajara • Huelva • Huesca • Jaén • Kantabria • Kordoba • Las Palmas • León • Lleida • Lugo • Madril • Málaga • Melilla • Murtzia • Nafarroa • Ourense • Palentzia • Pontevedra • Salamanca • Segovia • Sevilla • Soria • Tarragona • Tenerifeko Santa Cruz • Teruel • Toledo • Valentzia • Valladolid • Zamora • Zaragoza |