CONCACAF Txapeldunen Liga (ingelesez, CONCACAF Champions League) Ipar eta Erdialdeko Amerika eta Karibe aldeko estatuen artean jokatzen den futbol txapelketa nagusia da. 1962an abiatu zen CONCACAF Txapeldunen Kopa izenarekin eta 2008an Europako txapelketaren itxura hartu zuen ligaxka fasea sortuz. Gaur egun txapelketaren irabazleak FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa jokatzen du.
Txapelketako irabazleari ez zaio hurrengo urteko txapelketarako posturik gordetzen.
¹ Guadalajara ez aurkezteagatik bihurtu zen txapeldun Racing Club Haïtien.
² 1968an Toluca izan zen txapelduna beste finalerdiko talde biak (Aurora eta Transvaal) txapelketatik egotziak izan zirelako.
³ 1970an Cruz Azul izan zen txapelduna beste final erdikobi taldeek (Saprissa eta Transvaal) partida jokatzeari uko egin ziotelako.
⁴ 1973an Transvaal izan zen txapelduna beste finalerdiko bi taldeek (Saprissa eta Alajuelense) partida jokatzeari uko egin ziotelako.
⁵ 1978ko azken partidetarako datak adostea ezinezkoa izan zenez Universidad de Guadalajara, Comunicaciones eta Defense Force txapeldun izendatuak izan ziren.
⁶ 1984an Violette izan zen txapelduna beste finalerdiko bi taldeek (Guadalajara eta New York Pancyprian) partida jokatzeko datak adostu ez zituztelako.