Camilo Alonso Vega
Itxura
Camilo Alonso Vega (Ferrol, 1889ko maiatzaren 29a – Madril, 1971ko uztailaren 1a) espainiar militarra izan zen, 1936ko uztailaren 17 eta 18ko altxamenduan matxinatu zena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Francoren lagun mina, Rifeko gerran parte hartu zuen. 1936an teniente koronel zen Gasteizen eta, Ángel García Benitezekin batera, Araba bereganatzea lortu zuen.
Legutioko guduan zutabe bat zuzendu zuen eta zauritu zuten.[1] Nafarroako IV. Dibisioa zuzendu zuen gerran.[2] Amaierako, jenerala zen.
1957an Gobernazio ministro izendatu zuten eta hamabi urte eman zuen karguan.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Thomas, Hugh. (1986). The Spanish Civil War. New York: Harper & Row, 525 or. ISBN 978-0-06-014278-0..
- ↑ Beevor, Antony. (2006). The Battle for Spain. The Spanish Civil War, 1936-1939. Londres: Penguin Books, 817 or. ISBN 978-0-14-303765-1..
- ↑ Preston, Paul. (1994). Franco. Londres: Fontana Press, 746 or..
Artikulu hau Galiziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |