Carcasonako katedrala
Carcasonako katedrala | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Okzitania |
Departamendua | Aude |
Barruti | Carcassonneko barrutia |
Kantonamendu | canton of Carcassonne-Est |
Frantziako udalerri | Carcasona |
Koordenatuak | 43°12′39″N 2°21′04″E / 43.2108°N 2.3511°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1247 (egutegi gregorianoa) |
Izenaren jatorria | Mikel goiaingerua |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Carcassonne-Narbonne (en) |
Izena | Mikel goiaingerua |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa Meridional Gothic (en) |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00102584 |
Kontaktua | |
Helbidea | 52, rue Voltaire |
San Migel Carcasonakoaren katedrala edo Carcasonako katedrala (frantsesez: cathédrale Saint-Michel de Carcassonne) Okzitaniako izen bereko hiriburuan dago, Languedoc-Roussillon eskualdean, Frantzian. Hiriko Saint-Louis bastidan dago kokatuta. XIII. mendean eraikia, gotiko estiloko eliza katedrala da. 1926tik Monumentu Historikoa da.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis IX.a Frantziakoak eraikitzeko agindua eman zuen, 1247an, aurretik santutegi bat zegoen toki berean. 1283tik aurrera eraikina handitzen eta zabaltzen joan zen. 1355an Eduardo "Printzipe Beltza"k Saint Louis bastida erasotu zuen eta, ondorioz, elizak kalte handiak pairatu zituen. Berreaikitzeko prozesuan babes berriak ezartzea erabaki zen; esaterako, abside maila berean militar itxurako dorre zilindrikoa eraiki zen eta eraikinaren inguruan 10 metro zabalerako babes erretenak egin ziren.
1803an, Erdi Arotik ordura arte Saint-Nazaire katedralean zegoen apezpikutza bertara eraman zen eta Carcasonaren katedral berriaren izendapena jaso zuen. 1857an, funtzio berriak hobeto betetzeko, aldaketa handiak egitea erabaki zen. Lan horiek Eugène Viollet-le-Duc arkitektoak zuzendu zituen.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kanpoko ikuspegia.
-
Arrosa.
-
Zehaztasunak.
-
Bataioko letra kapera.
-
Organoa.