Carlos Seco Serrano
Carlos Seco Serrano | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Toledo, 1923ko azaroaren 14a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Madril, 2020ko apirilaren 12a (96 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: COVID-19a | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Madrilgo Unibertsitatea 1945) Licenciatura degree (en) | ||
Doktorego ikaslea(k) | Julio Gil Pecharromán (en) Antoni Jutglar María Teresa Martínez de Sas (en) | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | historialaria | ||
Enplegatzailea(k) | Bartzelonako Unibertsitatea Madrilgo Complutense Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Historiaren Errege Akademia Acadèmia de Bones Lletres de Barcelona (en) Academia Portuguesa da História (en) |
Carlos Seco Serrano (Toledo, Espainia, 1923ko azaroaren 14a - Madril, 2020ko apirilaren 12a) espainiar historialaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita militarra zuenez, herri batean baino gehiagotan bizi izan zen txikitan. 1941ean, Madrila aldatu zen Unibertsitate Konplutentsean Filosofia eta Letretako ikasketak egitera. 1945ean amaitu zituen ikasketak emaitza bikainekin, eta sari berezia eskuratu zuen. 1950ean, Historiako doktore egin zen, eta, 1953tik 1957ra, Madrilgo Filosofia eta Letretako Fakultateko irakasle izan zen.
1957an, katedra eskuratu zuen Bartzelonan, eta, 1974an, Madrilgo Informazio Zientzien Fakultatean sartu zen.
1978an, Historiako Errege Akademiako osoko kide egin zuten. Era berean, Bartzelonako Buenas Letras Akademiako kidea zen, eta Ikerketa Zientifikoetako Goi Mailako Kontseilukoa.
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako historiari buruzko zenbait liburu eman zituen argitara, eta aipatzeko modukoa da, besteak beste, Militarismo y civilismo en la España contemporánea (1984, Militarismoa eta zibilismoa gaur egungo Espainian), zeinari esker eman baitzioten 1986an Espainiako Historiako Sari Nazionala.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.