Edukira joan

Carmen de Gurtubay

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carmen de Gurtubay

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarmen de Gurtubay
JaiotzaMadril1910eko ekainaren 4a
Herrialdea Espainia
HeriotzaParis, 1959 (48/49 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaristokrata eta espioia

María del Carmen de Gurtubay y Alzola (Madril, 1910ko ekainaren 4a - Paris, 1959ko urtarrilaren 23a) Euskal Herriko familia noble baten alaba, gerra ondoren bitartekaritza lana egin zuen eta espio bezala errepublikaren eta aliatuen alde aritu zen. Haren burua euskal hiritartzat aurkezten zuen.

Juan de Gurtubay y González de Castejón eta de Blanca de Alzola y González de Castejón senar-emaztearen alaba bakarra izan zen.

Bere aita bera bi urte zituenean hil zen. Ama, Andriako Kontesa bezala, alabari Iurretako Markesaren titulua eman zion. Espainiako nobleziaren munduan laster oso ezaguna egin zen: kirolzalea, bidaiazalea, hizkuntza zalea (ingelesa eta frantsesa ondo hitz egiten zituen, italiera eta portugalera ezagutzen zituen), haren automobila propioa gidatzen zuen... 1920. hamarkadako prentsan haren presentzia ohikoa zen. Geroago ere Filosofia eta Letrak ikasi zituen. 1931an Alfonso Merry del Val lehengusuarekin (Bilbo, 1903-1975) ezkondu zen;[1] Alfonso Bilboko familia diplomatiko kidea zen. Ezkontza Washingtonen ospatu zen zeren eta senarra 41 urtetan mundu osoko enbaxadetan lan egin baitzuen. Bikotearen harremanak ez ziren onak izan zeren eta Carmen nahiko aurrerakaria izanda, Alfonso oso kontserbadorea baitzen. 1932an Erromak ezkontza desegin egin zuen. Laster biak berriro ere ezkondu ziren, Carmen 1936ko uztailaren 4an, Ángel Fernández de Liencres Najerako Markesarekin.

Ideologikoki Carmen sozialismo moderatu eta Indalecio Prietoren aldekoa zela esaten zen, Indalezio Prieto. Baita ere Euskadiren Estatutuaren alde zegoela. Bigarren ezkontza zibila izan zen eta familiak ez zuen oso ondo ikusi. Gerra hasi zenean lehendabizi Bartzelonara joan zen eta, ondoren, Parisera. Urte horietan errepublikaren aldeko jarrera ez zuen ezkutatu. Gerra ondoren Espainiara joan zen eta 1942tik aliatuei informazioa hasi zen pasatzen. Dirudienez bere informazioak naziek arte-lanekin eta bitxiekin egiten zituzten mugimendu ingurukoei ziren. Datu horiek Estatu Batuetako Kongresuaren Eizenstat txostenean jasota daude.[1] Informazio horiek zirela eta Espainian eta Portugalean atxilotu zuten. Behin Paris askatua, berriro ere atxilotua izateko arriskuaren aurrean, Carmen erbesteratu zen. Urte horietan hasten dira Manuel Irujorekin kontaktuak; garai horretan Iruko Erbesteko Errepublikaren Gobebernuaren parte zen. Lehen kontaktua izan zen Carmenek Errumanian delegatua izateko bere burua eskaintzeko. 1950ean Berlinen egin zen "Askatasunaren Batzarrean" parte hartu zuen.

Espainiako gerraondorengo urteetan errepublikanoen eta monarkikoen arteko bitartekaritza lanak egin omen zituen, bestetik. Helburua Francoren gobernua eroraraztea. 1948an hirugarren aldiz ezkondu zen, orduan John Mackee-Norton kanadarrarekin. 1959ko urtarrilaren 23an Parisen hil zen, 48 urte zituelarik.[2][3] Haren gorpuzkinak Montparnasseko hilerrian daude jasota.

Bere lanak ez dira argitaratu baina, antza denez, badaude Memorias inéditas izenburuko testua, familiak argitaratu nahi ez dituenak. Halaber, gutun asko gordetzen dira, esaterako Manuel Irujori idatzi zizkionak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b .
  2. .
  3. .

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]