Casualties of War
Casualties of War | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1989 |
Izenburua | Casualties of War |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | gerra-filma, epaiketa filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 109 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Thailandia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Brian De Palma |
Gidoigilea(k) | David Rabe |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Art Linson |
Konpainia ekoizlea | Columbia Pictures |
Edizioa | Bill Pankow (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ennio Morricone |
Argazki-zuzendaria | Stephen H. Burum |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Thailandia eta San Frantzisko |
Argumentu nagusia | Vietnamgo Gerra |
Casualties of War (euskaraz Gerra Kalteak) 1989ko Brian De Palma estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako gerra drama film bat da. 1966an estatubatuar soldadu talde batek burututako Phan Thi Mao vietnamdar neskaren bortxaketa eta hilketaren gertaeran oinarritua dago. Michael J. Fox eta Sean Penn aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Ennio Morricone musikagileak konposatu zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vietnamgo Gerra, Max Eriksson (Michael J. Fox) soldadu pelotoira elkartu berri den izaera zintzo eta zuzeneko kaporala da. Bere soldadu kideek vietnamdar neska bat nola bahitu, bortxatu eta erailtzen duten lekuko izango da. Gertatutako basakeriaren aurrean ezinikusiarena egin ezinik, gainontzeko pelotoiari aurre egingo dio, tartean pelotoiaren buruzagia den Tony Meserve (Sean Penn) sarjentua dago, jenio bizi eta karisma handiko baina gerraren bortizkeriak eta izugarrikeriek bere onetik ateratarako gizona.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Michael J. Fox: Max Eriksson, lehen mailako kaporala
- Sean Penn: Tony Meserve sarjentua
- Don Patrick Harvey: Thomas E. Clark kaporala
- John C. Reilly: Herbert Hatcher, lehen mailako soldadua
- John Leguizamo: Antonio Dìaz, lehen mailako soldadua
- Thuy Thu Le: Than Thi Oanh/Trenean doan asiar ikaslea
- Erik King: "Brownie" Brown espezialista
- Jack Gwaltney: Rowan
- Ving Rhames: Reilly tenientea
- Dale Dye: Hill kapitaina
- Holt McCallany: Kramer tenientea
- Dan Martin: Hawthorne
- Wendell Pierce: MacIntire
- Sam Robards: Chaplain (Kapitaina) Kirk
- Steve Larson: Agentea
- Vyto Ruginis: Fiskala
- Maris Valainis: Streibig
- Darren E. Burrows: Cherry
- Sherman Howard: Epaimahai militarraren burua
- John Marshall Jones: Polizia militarra
- Amy Irving: trenean doan asiar neskaren ahotsa (krediturik gabe)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1989ko filmak
- Brian De Palmak zuzendutako filmak
- David Rabek idatzitako filmak
- Michael J. Foxek antzeztutako filmak
- Sean Pennek antzeztutako filmak
- John C. Reillyk antzeztutako filmak
- Thuy Thu Lek antzeztutako filmak
- John Leguizamok antzeztutako filmak
- Erik Kingek antzeztutako filmak
- Ving Rhamesek antzeztutako filmak
- Sam Robardsek antzeztutako filmak
- Dale Dyek antzeztutako filmak
- Sherman Howardek antzeztutako filmak
- Holt McCallanyk antzeztutako filmak
- Amy Irvingek antzeztutako filmak
- Wendell Piercek antzeztutako filmak
- Darren E. Burrowsek antzeztutako filmak
- Donald Patrick Harveyk antzeztutako filmak
- John Marshall Jonesek antzeztutako filmak
- Stephen Baldwinek antzeztutako filmak
- Gregg Henryk antzeztutako filmak
- Art Linsonek ekoitzitako filmak
- Columbia Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Drama filmak
- Vietnamgo Gerrari buruzko filmak
- Gerraren aurkako filmak
- Bahiketei buruzko filmak
- Hilketei buruzko filmak
- Bortxaketei buruzko filmak
- Benetako gertaeretan oinarritutako filmak
- Ennio Morriconeren soinu bandadun filmak
- San Frantziskon (Kalifornia) girotutako filmak