Charles Lyell
Charles Lyell (Kinnordy, Forfarshire, 1797ko azaroaren 14a - Londres, 1875eko otsailaren 22a) geologo eskoziarra izan zen. Lurraren bilakaera kausa fisiko-kimikoek eragina zela argudiatu zuen, eta etengabeko prozesu horretan, urak, eguzkiak eta haizeak berebiziko garrantzia dutela erakutsi zuen. Kreazionismoaren aldeko tesien aurka borrokatu zen, eta Geologia zientziaren sortzailetzat har daiteke horrenbestez. Principles of Geology (Geologiaren hastapenak) liburua argitaratu zuen 1833an. Eragin handia izan zuen Darwinengan eta, era berean, zerikusi handia izan zuen Darwinen Origin of Species (1859, Espezieen jatorria) obrak Lyell-en The Geological Evidence of the Antiquity of Man (1863, Gizakiaren antzinatasuna geologiaren argitan) lanean. Gizakia Pliozeno Arotik lurrean dagoela proposatu zuen Lyell-ek liburu honetan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Lyell |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Eskoziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |