Choi Kyu-hah
Itxura
- Hau korear izena da, abizena Choi du.
Choi Kyu-hah (Hangul: 최규하; Hanja: 崔圭夏; RR: Choe Gyu-ha; MR: Ch'oe Kyuha, tɕʰwe̞.ɡju.ɦa edo tɕʰwe̞ kju.ɦa ahoskatua; Wonju, Gangwon-do, 1919ko uztailaren 16a - Seul, 2006ko urriaren 22a) Hego Koreako militarra eta politikaria izan zen. Herrialdeko presidentea izan zen 1979-1980 bitartean.
Kanpo Harremanetarako ministroa izan zen 1967-1971 bitartean, eta lehen ministro 1975-1979 bitartean. Park Chung-hee presidentea erail zutenean, haren ordezkoa izan zen. 1979ko abenduaren 6ko presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen. Chun Doo-hwanek buru zuen estatu-kolpe batek kargugabetu zuen 1980ko abuztuan.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Choi Kyu-hah. findagrave.com (Noiz kontsultatua: 2018-4-7).
Aurrekoa Park Chung-hee |
Hego Koreako presidentea 1979–1980 |
Ondorengoa Chun Doo-hwan |
Artikulu hau Hego Koreako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |