Christian Doppler
Christian Doppler | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Salzburgo, 1803ko Azaroaren 29a |
Herrialdea | Austriar Inperioa |
Heriotza | Venezia, 1853ko Martxoaren 17a (49 urte) |
Hobiratze lekua | Veneziako San Michele hilerria Christian Doppler's grave (en) |
Heriotza modua | : pneumopatia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mathilde Sturm (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vienako unibertsitate teknologikoa Czech Technical University in Prague (en) Vienako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, fisikaria, akademikoa, astronomoa, pedagogoa eta katedraduna |
Lantokia(k) | Viena eta Praga |
Enplegatzailea(k) | Vienako Unibertsitatea Vienako unibertsitate teknologikoa Pragako Unibertsitate Karolinoa Czech Technical University in Prague (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
christian-doppler.net | |
Johann Christian Andreas Doppler (1803ko azaroaren 29, – 1853ko martxoaren 17) matematikari eta fisikari austriarra izan zen, eta gaur egun doppler efektu moduan ezagutzen dugunaren hipotesia plazaratzeagatik da famatua, zeina iturriarekiko mugitzen ari den behatzaile batek uhin baten maiztasun eta uhin-luzeraren neurketetan duen itxurazko aldaketa den.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Christian Doppler Salzburgen jaio zen eta aita igeltseroa zuen. Dena dela, ezin izan zuen azken honen bidea jarraitu, bere forma fisiko kaxkarra zela eta. Institutua bukatzean, astronomia eta matematika ikasi zituen Viena eta Salzburgen eta Pragako Eskola Politeknikoan (Gaur egun, Unibertsitate Tekniko Txekiarra) hasi zen lanean, non matematika eta fisikako irakasle titular moduan 1841etik aritu zen.
Urtebete beranduago, 39 urterekin bere lanik aipagarriena argitaratu zuen, Doppler efektuaren gainean (esate baterako, arin pasatzen ari den ibilgailu baten soinu aldaketa). Pragan irakasle modura egon zen denboran, fisika, astronomia eta matematikari buruzko 50 artikulu baino gehiago kaleratu zituen.
Pragako bere ikerkuntzak 1848ko martxoko istilu iraultzaileek eten zituzten, berak Vienara ihes egin zuenean. Bertan, Vienako Unibertsitateko Fisika Esperimentaleko Institutuaren buru egin zuten 1850ean. Vienako unibertsitatean egin zuen garaian, Franz Ungerekin batera, Gregor Mendel gaztearen (geroago genetika modernoaren aita izango zena) garapenean paper garrantzitsua izan zuen.
Biriketako gaixotasun baten ondorioz hil zen 1853ko martxoaren 17an Venezian 49 urte zituela.