Connacht
Connacht | |||
---|---|---|---|
Irlandako Errepublika | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika | ||
ISO 3166-2 | IE-C | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 53°47′N 9°03′W / 53.78°N 9.05°W | ||
Azalera | 17.788 km² | ||
Mugakideak | Leinster, Munster eta Ulster | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 542.547 (2011) | ||
Dentsitatea | 30,5 bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Connacht, Connaught edo Connachta[1] (irlanderaz: Connachta) Irlandako mendebaldean dagoen probintzia da, biztanle gutxien daukana herrialde osoan (500.000 inguru).
Bost konderritan banatuta dago: Galway/Contae na Gaillimhe, Leitrim/Liatroim, Mayo/Contae Mhaigh Eo, Roscommon/Contae Ros Comáin eta Sligo/Contae Shligigh.
Konderriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenetsiko dugu ingelesezko izena, baina gaelikozkoa ere alboan adieraziko dugu. Parentesi artean, erakutsiko dugu konderri bakoitzeko hiriburua:
1. Galway/Contae na Gaillimhe (Galway/Gaillimh): 231.035 biztanle (2006)
2. Mayo/Contae Mhaigh Eo (Castlebar/Caisleán an Bharraigh): 123.648.
3. Sligo/Contae Shligigh (Sligo/Sligeach): 60.863.
4. Roscommon/Contae Ros Comáin (Roscommon/Ros Comáin): 58.700.
5. Leitrim/Liatroim (Carrick-on-Shannon/Cora Droma Rúisc): 28.837.
Hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galway/Gaillimh (ia 72.000 biztanle 2006an) hegoaldean eta Sligo/Sligeach (ia 18.000) iparraldean hiri nagusiak dira.
Connemara/Conamara da Gaeltachteko barruti nagusia Connachten, Galwayko mendebaldean dagoena.
Gaeltachteko herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mayoko konderrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Acaill (Achill island)
- Ceathrú Thaidhg (Carrowteige).
- Eachléim (Aughleam).
- Tuar Mhic Éadaigh (Tourmakeady).
Galwayko konderrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Árainn (Inishmore).
- Baile na hAbhann (Ballynahown)
- Casla (Costelloe).
- An Cheathrú Rua (Carraroe).
- Cill Chiaráin (Kilkieran).
- Cill Rónáin (Kilronan).
- Corr na Móna (Corr na Móna).
- Indreabhán (Inverin).
- Inis Meáin (Inishmaan).
- Inis Oírr (Inisheer).
- Leitir Móir (Lettermore).
- Oileáin Árann (Aran Islands).
- Ros a' Mhíl (Rossaveel).
- Ros Muc (Rosmuck).
- An Spidéal (Spiddal).
Inguru naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mweelrea mendia Connachteko altuena da (814 m.), Mayoko konderrian dagoena.
Acill island (Oileán Acla) probintziako eta Irlanda osoko uharterik handiena da (146 km2).
Lough Corrib (Loch Coirib) lakurik handiena da, 200 km2-ko azalerarekin.
Pertsonai ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pádraic Ó Conaire (1882-1928), irlanderazko idazlea.
- Liam O'Flaherty (1896-1984), idazlea.
- Peter O'Toole (1932-), aktorea.
- Seán Keane (1961-), sean-nós abeslaria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irlandako eskualdeak | ||
---|---|---|