Edukira joan

David I.a (Eskoziako erregea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dabid I.a Eskoziakoa» orritik birbideratua)
David I.a (Eskoziako erregea)

Eskoziako erregea

1124ko apirilaren 23a - 1153ko maiatzaren 24a
Alexandro I.a Eskoziakoa - Malcolm IV.a (Eskoziako erregea)
Bizitza
JaiotzaEskoziac. 1084
HeriotzaCarlisle1153ko maiatzaren 24a (68/69 urte)
Hobiratze lekuaDunfermlineko abadia
Familia
AitaMalcolm III.a Eskoziakoa
AmaSanta Margarita Eskoziakoa
Ezkontidea(k)Maud, Countess of Huntingdon (en) Itzuli  (1113 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaDunkeld etxea
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Santutegia
Urtarrilaren 11

David I.a (Eskoziako gaeleraz: Daibhidh mac Mhaol Chaluim), (1083 edo 1085, Eskozia1153ko maiatzaren 24a, Carlisle, Cumbria, Ingalaterra) Eskoziako Erresumako errege bat izan zen, garai hartan Alba erresuma izenaz ezagutzen zena. Eskoziako errege handienetakoa izan zen.

Malcolm III.a eta Margarita Wessexkoaren seigarren semea zen, aurrez errege izandako Edgar eta Alexandro I.aren anaia. 1107an Edgar ondorengorik gabe hil zenean Alexandrok Eskoziako erregetza hartu zuen baina Edgarrekin eta Henrike I.a Ingalaterrakoarekin (hau ere beraien koinatua) adostu zuen anaia Davidek infantazgo bat izango zuela bere kargu Eskozia hegoaldean, aintzinako Strathclydeko erresumaren inguruan.

Cumbriako printze

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1113an Henry I.ak babestuta Davidek lurrak eskuratu zituen tropa anglo-normandiarrak erabiliz. 1124an Alexandro hil zenean erregetza eskuratu zuen. Garai hartan Henry I.aren alaba eta bere iloba zen Matilde Huntingdongoarekin ezkondu zen eta Ingalaterra iparraldearen gaineko boterea ere zabaldu zuen, Cumbriako printze bihurtuz. Eztebe Ingalaterrakoarekin hainbat borroka izan zituen 1130 eta 1140 hamarkadetan.

Malcolm erregegaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1130 hamarkadan Alexandroren sasiko semea zen Malcolm saiatu zen Eskoziako erregetza eskuratzen. Eskozia hego-mendebaldetik bultzatu zuten Malcolm, baina Davidek Henry-ren flota anglo-normandiarra erabili zuen Clydeko fiordoa eta Argylleko kostalde guztia kontrolatzeko. 1134an Malcolm atxilotu zuen eta Roxburgh gazteluan preso sartu zuen.

Eskozia iparraldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Davidek erregetza hartu eta hamar urte erabili zituen Morayko mormaerriko Óengus suntsitzen eta lortu zuenean bere agintea iparralderantz zabaldu zen. 1146an Caithness (Eskozian iparralderen dagoen konderria) eskuratu eta bera ordezkatuko zuen apezpikua ezarri zuen, Aindréas eskoziarra, historikoki eskandinaviarra izan zen eremuan. Bazirudien Orkadak ere eskuratuko zituela baina Eystein II.a Norvegiakoak flota bidali zuen uharteak babestera eta egitasmoari uko egin zion.

1152ko uztailaren 12an bere seme bakarra hil zen, Henrike, Northumberlandeko Earla, gaixotasun luze baten ondoren. Orduan bere biloba Malcolm IV.a hautatu zuen bere oinordeko.

1153ko udaberrian osasun arazoekin hasi zen eta maiatzaren 24an hil zen Carlisleko jauregian, Ingalaterran. Bere hilobian Dabíd mac Mail Colaim, rí Alban & Saxan idatzi zuten; "David, Malcolmen semea, Albako eta Saxoniako erregea", Alba (Eskozia) eta Saxonia (Ingalaterra) izanik.

Daviden iraultza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldaketa handiak egin zituen, Daviden iraultza izenaz ezagutzen dena, eta Eskoziako errege handienetakoa kontsideratzen da. Alston zilar meategiek ahalbideratu zituzten aldaketa guzti hauek.

Normandiarrek Erreforma gregorianoa ekarri zuten Britainia Handira eta Davidek Eskozian sartu zuen. Hasieran gaeldarren kulturaren aurkakotzat hartu bazen ere, Irlandan Malakias Armaghekoak prozesu bera abiarazi zuen eta bi herrialdeen arteko loturak sendotu egin ziren eta Ingelesekiko urrunduz joan zen. Izan ere, kronikek diotenaren arabera, Davidek kultura eskoziarrarekiko lotura txikia zuen, bere anaia bien antzera, baina erregealdiak aurrera egin ahala ber-gaelizatzen joan zen. Monasterio eta abadia ugari eraiki zituen eta Glasgowen apezpikua ezarri zuen.

Eskoziaren antolamenduari eta legeei dagokienez Europako estandarrerara eraman zuen. Frantziako eta Flandriako zaldunak ekarri zituen eta feudalismo militarra zabaldu zuen, bereziki Cumbria aldean. Gazteluak eraiki ziren eta inguruan eremu feudalak sortu ziren. Ondoren eratuko ziren Eskoziako klan gehienen jatorria atzerritik etorritako zaldun hauetan dago. Sheriffak ere ezarri zituen, erregearen ordezkariak zirenak eta lurraldea administratzeko eta legeak betearazteko ardura zutenak.

Burgoak ere eratu zituen, lehenengo biak Roxburgh eta Berwick (gaur egun Ingalaterran) izan ziren. Planifikaturiko herriak ziren, muga definituak zituzten eta merkatal eskubide bereziak. Hauek izan ziren Eskoziako herrien jatorria. Daviden egoitza izan ziren hiru errege burgh-ak Edinburgh, Stirling eta Dunfermline izan ziren. Guztira 15 burgo eratu zituen Davidek.


Aurrekoa
Alexandro I.a Eskoziakoa
Eskoziako Erresumako erregea
11241153
Ondorengoa
Malcolm IV.a Eskoziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David I.a (Eskoziako erregea) Aldatu lotura Wikidatan