Daft Punk
Daft Punk | |
---|---|
Ezkerretik eskubira: Thomas Bangalter eta Guy-Manuel de Homem-Christo | |
Datuak | |
Jatorria | Paris, Frantzia |
Musika mota | House, frantziar house, elektronikoa |
Urteak | 1993 - 2021 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Columbia Records, Virgin Records |
Taldekideak | |
Guy-Manuel de Homem-Christo Thomas Bangalter | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
http://www.daftpunk.com/ | |
Daft Punk frantziar disc jockey bikote bat izan zen, Guy-Manuel de Homem-Christo eta Thomas Bangalter musikariek osatua[1][2]. Musika bikote hau Parisen 1990eko hamarkadaren amaieran hasi zen, French House mugimenduaren inguruan Air, Phoenix edo Cassiusekin batera.
House musikaren talde garrantzitsuenetako bat izan zen eta musika genero hau mundu osoan ezagutzera eraman zuena[3]. Thomas Bangalter Stardust taldearekin izan zen Guy-Manuel de Homem-Christorekin elkartu aurretik baina taldea utzi zuen nahiz eta arrakasta izan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1997an bere lehen albuma kaleratu zuten, Homework izenekoa. Disko honek arrakasta handia izan zuen kritikaren aldetik. 2001an bere bigarren albuma Discovery kaleratu zen eta honek lehengoak baino arrakasta gehiago izan zuen, «One More Time» «Harder, Better, Faster, Stronger» eta «Digital Love» singleek bultzatuta batik bat. 2005ean bere hirugarren albuma atera zuen Human After All, 2007an bere zuzenezko lehengo albuma Alive 2007 eta 2010ean Tron: Legacy filmerako musika.
2013an Random Access Memories albuma plazaratu zuen bikote honek eta arrakasta ikaragarria izan zuen, batez ere Pharrel Williams eta Nile Rodgersekin egindako«Get Lucky» eta «Lose Yorself To Dance»
2020ko otsailaren 22an taldekideek ibilbidea bukatutzat jo zuela iragarri zuten[4][5].
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1997: Homework
- 2001: Discovery
- 2005: Human After All
- 2013: Random Access Memories
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Daft Punk | DJZ» web.archive.org 2013-01-20 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Ingelesez) «Daft Punk: Behind the robot masks» The Telegraph (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Ingelesez) «Daft Punk» Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ Eslava, Ane. «Daft Punk taldea banatu egin da» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
- ↑ (Ingelesez) Aswad, Jem; Aswad, Jem. (2021-02-22). «Daft Punk Has Split Up, Publicist Confirms» Variety (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |