Dakit
Itxura
Dakit | |
---|---|
Datuak | |
Mota | argitaletxea |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2001 |
webgune ofiziala |
Dakit Euskal Herriko argitaletxe bat da, Zarautzeko egoitzaduna, eta 2001eko udan sortua.[1] Asmoz, ikasleak eta liburuzaleak ditu plazaratzen dituen idazlanen hartzaile. Txomin Peillen eta Roman Garmendia izan zituen argitaratutako lehendabiziko bi autoreak. Argitaletxeko liburuen sail edo bilduma bat "Zer dakit nik?" deitzen da, eta bertan arlo askotako saiakerak argitaratu dira. Sabin Oregi kazetari ohi eta argitaratzailea du proiektuaren ernamuin, arduradun eta bultza-indar.[1] Idazlan gehienak euskaraz argitaratzen ditu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) Beistegi, Maider. (2002-03-10). «Tradizioz gazte, ibilbidez heldu» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-06-11).