Datu estekatuak
Itxura
Datu Estekatuak (ingelesez: linked data) edo estekatutako datuak datuak interneten argitaratzeko metodoa da, Web semantikoaren parte dena. Argitaratutako datuak Datu Estekatutzat har daitezen, Tim Berners-Leek aipatutako printzipioei[1] jarraituz argitaratu behar dira, hau da:
- URIak erabili gauzak identifikatzeko.
- HTTP URIak erabili, giza erabiltzaileak eta agenteak identifikaturiko gauzengana jotzeko gai izan daitezen ("URI Dereferentziagarriak").
- URIa derefentziatua denean, informazio erabilgarria eman identifikaturiko gauzaren gainean, RDF/XML bezalako formato estandarrak erabiliz.
- Erlazionaturiko beste URItara jotzen duten estekak eman argitaraturiko datuetan, web amaraunean erlazionaturiko informazio gehiago aurkitzeko ahalmena handituz.
Estekatutako datu irekiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estekatutako datu irekiak (ingelesez, Linked Open Data) libre diren eta estekatuta dauden datuak dira[2][3][4], alegia lizentzia irekia dutenak. Wikidata eta DBpedia dira estekatutako datuen adibide. The Linked Open Data Cloud[5] web orrian egun estekatuta dauden datu-multzo guztiak ikus daitezke.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Linked Data printzipioak. Tim Berners-Lee (Noiz kontsultatua: 2010-10-10).
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ «The Linked Open Data Cloud» lod-cloud.net (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).