David Merino
Merino II.a | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | David Merino Soto | |||
Jaiotza data: | 1990eko apirilaren 16a (34 urte) | |||
Jaioterria: | Villar de Torre ( Errioxa) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | Garfe | |||
Postua: | Atzelaria | |||
Altuera: | 1,89 m | |||
Pisua: | 80 kg | |||
Debutatze data: | 2010eko uztailaren 4a | |||
Debutatze pilotalekua: | Adarraga (Logroño) | |||
Erretiratze data: | 2018ko abuztuaren 10a | |||
Erretiratze pilotalekua: | Ezkaraiko pilotalekua |
David Merino Soto, pilota arloan Merino II.a izenaz ezaguna (Villar de Torre, Errioxa, 1990eko apirilaren 16a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen, Asperekin. 2012an, Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia irabazi zuen, Titin III.a aurrelaria lagun zuela. Profesional bilakatu baino lehen, 2010ean Biharko Izarrak torneoko txapeldun izan zen.[1] Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduko ikasketak eginak ditu Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campusean, Gasteizen.[2][3][4][5]
Pilotari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Profesionaletan 2010eko uztailaren 4an debutatu zuen. Debutatu berritan, bilakaera handia izan zuen bere jokoan, eta 2012an irabazitako binakako txapelketa hartan jo zuen goia. Profesionaletako bere lehen bi urteetan (2011n eta 2012an) binakako txapelketa nagusiko finalerdietan sartu zen: lehenengoan, Martinez de Irujo aurrelaria lagun; eta bigarrenean, 21 urte besterik ez zuela, binakako txapeldun izan zen Titin III.a aurrelariarekin batera. Geroztik, ordea, ibilbide gorabeheratsua izan zuen, ez zen hasierako joko maila ikusgarri hura jarraikortasunez ematera itzuli, eta ez zuen berriro txapelketa horretako finalerdietara iristerik lortu.[6][7]
Daviden anaia Miguel ere pilotari profesional ohia da, eta biak batera erretiratu ziren pilota profesionaletik, 2018ko abuztuaren 10ean, Ezkaraiko pilotalekuan (Errioxa).[8][9]
Hala ere, pilotan jokatzen jarraitzen du, nahiz eta maila apalagoan aritu: izan ere, 2018an bertan, Garfe enpresarekin kontratua sinatu zuen, eta orduz geroztik enpresa horrekin dihardu.[4][10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aspe enpresako fitxa[Betiko hautsitako esteka].
- ↑ (Gaztelaniaz) «Estudia IVEF en Vitoria, pero sin prisa alguna» Diario Vasco 2011-11-01 (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «David Merino: “Toca cambiar de chip, pero seguiré jugando a pelota”» Diario Vasco 2018-08-04 (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
- ↑ a b Magro Eizmendi, Imanol. «Merinoren azal berria» Berria 2018-10-19 (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Merino Soto, David. Cómo planificar el entrenamiento cuando no hay calendario de competición: el caso de la pelota a mano profesional. Euskal Herriko Unibertsitatea (argitaratze data: 2019-06-02).
- ↑ Magro Eizmendi, Imanol. «David Merino, Aspeko pilotaria: “Ni ere harritu ninduen nire bi lehen urteetako bilakaerak”» Berria 2016-01-23 (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
- ↑ Magro Eizmendi, Imanol. «Neguko arantza» Berria 2018-01-05 (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Miguel y David Merino: “Se acaba Aspe, la pelota continúa”» Deia 2018-08-12 (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) «David Merino: "Imaginaba que Aspe podía no renovarnos"» Mundo Deportivo 2018-08-17 (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «David Merino se incorpora a la disciplina de Garfe» La Rioja 2018-10-17 (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).