Demokrazia organiko
Itxura
Demokrazia organikoa Espainian 1942an ezarritako sistema politikoa izan zen, non herri ordezkaritza ez zuten sufragio unibertsalaren bitartez egiten. Printzipio liberalak, parlamentarismo eta alderdi politikoak errefusatzen zituen.[1]
Korporatibismoarekin batera, faxismoaren oinarri ideologikoetako bat izan zen. Oinarriak estoikoetan eta Johannes Althusiusen ideietan izanda,[2] bere teorikoen ustez erabaki publikoak hartzeko ordezkaritzako demokrazia ez zen sistema zuzena. Demokrazia organikoetan, gizabanakoaren eskubideak erakunde tradizionaletan hartutako erabakien baldintzapean jartzen zituzten: familia, udalerria, sindikatu bertikala, klero eta alderdi bakarra.
Salazarrek antzeko sistema ezarri zuen Portugalen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Lojendio, Ignacio María de. (1942). Régimen político del Estado español. Bartzelona: Bosch.
- ↑ (Gaztelaniaz) Fernández de la Mora, Gonzalo. (1991). «El Organismo de Althusio» Revista de Estudios Políticos.[Betiko hautsitako esteka]