Dmitry Piterman
Itxura
Dmitry Piterman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Odesa, 1963ko abenduaren 18a (60 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua eta kirolaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
Dmitry Piterman (ukraineraz: Дмитро Пітерман, translit.: Dmytro Piterman; Odesa, 1963ko abenduaren 18a - ) ukrainar enpresaburua da, estatubatuar herritartasuna duena. Hamabi urte zituela, gurasoekin Estatu Batuetara joan zen eta Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn ikasi zuen.
1991n Palamós CF erosi zuen eta handik Racing de Santanderrera eta Deportivo Alavésera pasa zen. Chuchi Cos entrenatzailearekin batera etorri eta arazoak izan zituen futbolari eta zaleekin.[1] Klubeko presidentea izan zenean Alavesek 25 milioi euro inguruko zorra pilatu zuelako. Horren ondorioz, kluba Konkurtso Legean sartu zen, eta desagertzetik gertu ere egon.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Carreras denuncia el "trato vejatorio" de Piterman» 20 Minutos 2006-12-1.
- ↑ «Dimitri Pitermanek 6,8 milioi euro ordaindu beharko dizkio Alavesi» Berria 2012-04-18.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dmitry Piterman |