Edukira joan

Dominique Joseph Garat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dominique Joseph Garat

Q59491598 Itzuli

1815eko maiatzaren 26a - 1815eko uztailaren 13a
seat 34 of the Académie française (en) Itzuli

1803ko urtarrilaren 28a - 1816ko martxoaren 21a
Emmanuel-Félicité de Durfort de Duras (en) Itzuli - Louis-François de Bausset (en) Itzuli
Senatu kontserbadoreko kidea

1799ko abenduaren 24a -
Q61702512 Itzuli

1799ko urtarrilaren 20a - 1799ko otsailaren 19a
Frantziako enbaxadorea

1797 -
deputy to the Estates-General of 1789 (en) Itzuli

1789ko apirilaren 22a - 1791ko irailaren 30a
Bizitza
JaiotzaBaiona1749ko irailaren 8a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
frantsesa
HeriotzaBaiona1833ko abenduaren 9a (84 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua, kazetaria eta idazlea
Jasotako sariak
KidetzaFrantses Akademia
Académie des sciences morales et politiques

Dominique Joseph Garat Hiriart (Baiona,[1] Lapurdi, 1749ko irailaren 8Uztaritze, Lapurdi, 1833ko abenduaren 9a) abokatua, kazetaria eta filosofoa izan zen, Frantses Akademiako kide 1803tik. Hargin beltz sutsua zen.

Parisa gazte joanda, akademietako sari asko irabazi zituen 1770eko eta 1780ko hamarkadetan. Mercure de France eta Journal de Paris kazetetan idatzi zuen. Parisen harremanak izan zituen Panckoucke editorearekin, Diderot edo Condillac bezalako filosofoekin, baita ere D'Alembert edo Buffon bezalako zientzialariekin.[2]

Lapurdiko Hirugarren Estatuko diputatu hautatu zuten 1789ko Estatu Orokorretan, Dominique anaiarekin batera. Hark bezala, Lapurdiko erakundeen aldeko borrokan jardun zuen, baina egiteko hartan ez zen anaia bezala nabarmendu.

1792ko urriaren 9an Dantonek Zuzentza ministro egin zuen, eta kargu horretan (1793ko urtarrilaren 20an) Louis XVI.ari heriotza-zigorra eman ziotela jakinarazi zioten. Bi egun geroago, Jean Marie Roland ordezkatu zuen Barne Arazoetako ministerioan: kargu horretan abuztu arte jardun zen. Urrian, girondar gisa espetxean eduki zuten bi hilabetez, baina berehala geratu zen aske, Robespierrerekin zuen adiskidetasunari esker. 1794ko uztailaren 27an Robespierren aurka bozkatu zuen .Garaten lagun mina zen Condorcet ere heriotzera kondenatua izan zen eta hura salbatzeko Garatek bere bizia arriskuan ipini bazuen ere ez zuen lortu.[2]

1794-1795. urteetan Frantziako Herri Irakaskuntzarako batzorde nagusiko kide izan zen eta 1798an Napolira enbaxadore bidali zuten. Urte berean Zaharren Kontseiluko lehendakari aukeratu zuten eta konstituzio berria idazten hartu zuen parte ondoko urtean.

Direktoriopean, Conseil des Anciens batzarreko kide aukeratu zuten (1799). Geroago, Napoleonek senatari (1799) eta Inperioko konde (1808) izendatu zuen. Napoleonen Ehun Eguneko agintaldian, Ordezkarien Ganberako kide ere izan zen. Monarkiaren itzulerarekin batera (Berrezarkuntza) ez zuen arazo politikorik izan, eta 1830an Zientzia moral eta politikoen Akademiako kide izendatu zuten.

Garatek Euskal Herriko herrialde guztiak eta herri erdi-independente gisa, Napoleonen inperioaren mendean betiere, egituratzeko egitasmoa azaldu zion hainbat aldiz Napoleoni: estatu erdi-independente horrek Fenizia Berria izena izan behar zuen. Asmo horren argigarri idatzi zuen Recherches sur le Peuple Primitif de l’Espagne, sur les révolutions de cette Péninsule, sur les Basques Espagnols et Français (1811, «Espainiako jatorrizko herriari, penintsula hartako iraultzei eta Espainiako nahiz Frantziako euskal herritarrei buruzko ikerketak»). Horrez gain, Frantziako iraultzari buruzko liburuak, biografiak eta filosofia lanak idatzi zituen; XVIII. mendeko frantses materialismoaren azken ordezkaritzat hartu izan da.

Haren beste zenbait lan aipagarri: D. J. de Garat à M. de Condorcet (1791, «J. Garatek Condorcet jaunari»), Considérations sur la Révolution Française (1792, «Frantziako iraultzari buruzko gogoetak»), Mémoires sur la Révolution (1795, «Iraultzari buruzko oroitzapenak»).

Hezkuntzagintza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garat iraultzaren arlo kulturalean ere nabarmendu zen.[3] Iraultzan Antzinako Erregimena eta bertako erakunde kulturalak birrindu ondoren kulturgintza guztia berrantolatzeari ekin zitzaion "Ideologoak" deiturikoen eskutik. Kasu honetan Ideologia ulertu behar da garai hartan Destutt de Tracyk erabili zuen zentzuan: ezagutzarekin lotutako ideien zientzia gisa. Ideologo hauek Ilustrazioaren oinordekoak ziren filosofo eta zientzilariek osatzen zuten eta tartean aurkitzen zen Garat. Joseph Lakanal eta Garatek proposaturik Konbentzioak heziketa publiko guztia eraldatzeko plan nazionala dekretatu zuen.

Goi Mailako Arauzko Eskolan adimenaren analisia izeneko ikastaroa eman zuen Garatek. Konferentzia horietan bere pentsamendua azaltzen zuen, Condillac filosofoari jarraituz.[4]

Ezagutza eta zientzia oinarritzearen auziari Descartesek erantzun bat eman zion razionalismoaren bidez. Aurrerago, zientziak ugaritzearekin batera, zentzumenetan oinarritutako sentsualismoa garatu zen Descartesen aurka. Garatek ildo honetan eraiki zuen bere pentsamendua.

Morala ere zentzumenetan oinarrituko du. Zentzu moral partikular bat ez dago baina zentzumen guztiek dute atseginarekin gozatzeko eta atsekabetik urruntzeko joera. Hortik sortuko dira ideia moralak.

Garat gatazka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1795ean, konferentzia baten ondoren, Garatek sonatua bihurtuko zen eztabaida intelektuala izan zuen Saint-Martin bere ikaslearekin. Sain-Martinek, Garat sentsualistaren aurka, ezagutzarentzat eta moralarentzat bi iturburu ezberdin proposatuko ditu.

Eskolako eztabaida bat besterik ez zena aurrerago, Berrezarkuntzan, hartuko du oihartzuna.[5]

Saint-Martinek Garatekin izandako eztabaida hori Iraultzaren bere ikuspegiarekin lotuko du Lettre à un ami, ou Considérations politiques, philosophiques ou religieuses sur la Révolution française. Suivies du Précis d'une conférence publique entre un élève des écoles normales et le professeur Garat (1795) liburuan. Garatek Iraultzan Ilustrazioaren gailentzea ikusten zuen bitartean Saint-Martinek probidentziaren zigortzat hartzen zuen Antzinako Erregimenak egindako gehiegikeriengatik. Garaten sentsualismoak probidentzia ahaztu zuenez Berrezarkuntzan Saint-Martinek hartuko du ospea.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dominique Joseph Garat Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Pío Barojak aditzera ematen duenez, ez omen zuen hori asko maite eta nahiago zuen bere burua ustariztar aurkeztea; ikus Baroja, Pío; Navarro (itz.), Koro; Mujika Iraola, Inazio. (2006). Pío Barojaren Donostia. Irun: Alberdania ISBN 84-96643-24-7.. 15. or.
  2. a b Azurmendi, Joxe (2020): Pentsamenduaren historia Euskal Herrian, Andoain, Jakin. 227. or.
  3. Azurmendi, Joxe (2020): Pentsamenduaren historia Euskal Herrian, Andoain, Jakin. 228-29. or.
  4. Azurmendi, Joxe (2020): Pentsamenduaren historia Euskal Herrian, Andoain, Jakin. 230-33. or.
  5. Azurmendi, Joxe (2020): Pentsamenduaren historia Euskal Herrian, Andoain, Jakin. 234. or.