Eider Rodriguez
Eider Rodriguez | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1977ko maiatzaren 18a (47 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, unibertsitateko irakaslea eta kazetaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Eider Rodriguez Martin (Errenteria, Gipuzkoa, 1977ko maiatzaren 18a) euskal idazlea da. Publizitate eta Zinema ikasketak egin zituen. Kazetari lanetan ibili da artikulu ezberdinak argitaratuz, besteak beste, The Balde, Oarsoaldeko Hitza, eta Hitzak eta ideiak aldizkari eta egunkarietan. Editore eta gidoilari lanetan ibili izan zen eta gaur egun irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean.[1][2]
Bereziki ipuingintzan nabarmendu da, 2004an Eta handik gutxira gaur kaleratu zuen eta ordudanik beste hiru liburu argitaratu ditu: Haragia (2007), Katu jendea (2010) eta Bihotz handiegia (2017).[3] Katu jendea ipuin liburuak XI. Igartza saria irabazi zuen (2008).
2021ean lehen eleberria argitaratu zuen, Eraikuntzarako materiala, Susa argitaletxearen eskutik.
Literatur sorkuntzaz gain itzulpenak egiten ditu eta ipuin liburuak gaztelaniara itzuli ditu: Y poco después ahora (2007), Carne (2008), Un montón de gatos (2012) eta Ortigas: antología de relatos (2013). 2012an EIZIE eta Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin[4] Katu jendearen bost itzulpen egin ziren: gaztelania, euskaratik frantsesera, gaztelaniatik frantsesera, nederlanderara eta alemanera.[5]
Komiki gidoigintza lanak ere egin ditu, Xabiroi aldizkarirako istorio laburrak sortuz zenbait marrazkilarirekin lankidetzan. Julen Ribas marrazkilariarekin sortutako Santa Familia komiki albuma argitaratu zuen Ikastolen Elkarteak 2017ko urrian.
2018an bi Euskadi Sari jaso zituen: bata, Euskarazko Literatura kategorian, Bihotz handiegia lanagatik[6], eta bestea, Haur eta Gazte Literaturarenean, Santa Familia lanagatik (Julen Ribasekin sortua)[7].
2024ko irailean Xabier Lete beka irabazi zuen. "Istripu baten kronologia" proiektua izan zen aukeratua. Eusko Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak euskarazko literatura sorkuntzarako eman zuten saria (70.000 euroko laguntza ekonomikoa) Rodriguezen fikziozko lehen eleberria egiteko. [8]
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eta handik gutxira gaur (2004, Susa)[9]
- Haragia (2007, Susa)[10]
- Katu jendea (2010, Elkar)[11]
- Bihotz handiegia (2017, Susa)[12]
- Eraikuntzarako materiala (2021, Susa)[13]
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dantzaldia, Irène Némirovsky, (2006, Txalaparta)
Haur literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nikoleta eta gaua, Arrate Rodriguezen marrazkiekin (2008, Elkar)
Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Itsasoa da bide bakarra: Joseba Sarrionandiaren lanetako itsas irudien irakurketa proposamen bat (2014, Utriusque Vasconiae)
- Idazleen gorputzak (2019, Susa)[14]
Gutun liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eider Rodriguez & Belén Gopegui' (2016, Erein)
Komikiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santa Familia komikia, Julen Ribasen marrazkiekin (2017, Ikastolen Elkartea/Xabiroi)[15]
Albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oilasko hegalak, Arrate Rodriguezen marrazkiekin (2020, Erein)[16][17]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2008: XI. Igartza Saria. Katu jendea lanarengatik[18][19]
- 2018: Zilarrezko Euskadi Saria, Bihotz handiegia liburuarekin[20] liburu denden Gipuzkoako Elkarteak ematen duen saria.[21][22][23]
- 2018: Euskadi Saria euskarazko literatura sailean, Bihotz handiegia lanagatik.[24][25]
- 2018: Euskadi Saria haur- eta gazte-literatura sailean, Santa Familia lanarengatik.[26]
- 2021: 111 Akademia saria, Eraikuntzarako materiala lanarengatik
- 2024: Xabier Lete beka, Istripu baten kronologia proiektua, fikziozko eleberria egiteko.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Tabakalera.Eider Rodriguez. (Noiz kontsultatua: 2017.11.18).
- ↑ «Eider Rodriguez eta Santos Zunzunegui UPV/EHUko irakasleak, 2018ko Euskadi sariak - Info» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2018-10-05).
- ↑ Berria. Ipuin liburu berria kaleratu du Eider Rodriguezek: 'Bihotz handiegia'. (Noiz kontsultatua: 2017.11.18).
- ↑ EIZIE. Eider Rodriguezen Katu jendea, 5 hizkuntzatan. EIZIE. (Noiz kontsultatua: 2017.11.18).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Etxepare Euskal Institutua. Eider Rodriguez: Katu jendea, Gatos, Tant de chats, Katzenmenschen, Chats. (Noiz kontsultatua: 2017.11.18).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2018-10-01). «Eider Rodriguez, Yolanda Mosquera eta Santos Zunzunegui, Euskadi Literatura sariak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
- ↑ «Euskadi Saria 'Santa Familia' komiki albumari | Ikastolen Elkartea» ikastola.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-30).
- ↑ a b «Eider Rodriguezek jasoko du Xabier Lete beka» EITB 2024-09-13 (Noiz kontsultatua: 2024-09-15).
- ↑ Rodriguez, Eider. (2004). «Susa literatura - Eta handik gutxira gaur» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ Rodriguez, Eider. (2007). «Susa literatura - Haragia» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ Rodriguez, Eider. (2010). KATU JENDEA | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ Rodriguez, Eider. (2017). «Susa literatura - Bihotz handiegia» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ Rodriguez, Eider. (2021). «Susa literatura - Eraikuntzarako materiala» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ Rodriguez, Eider. (2019). «Susa literatura - Idazleen gorputzak» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ «Galtzagorri. Behinola. Iruzkinak» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 37.zkia (2018ko ekaina) 57 orr.
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-11-25). «Ama hegodun baten askapenerako bidaia dakar ‘Oilasko hegalak’ albumak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Oilasko hegalak. (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
- ↑ Abaroa, Aitor. (2023-11-09). «Eider Rodriguezen 'Katu jendea' egitasmoak irabazi du Igartza saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ «Igartza Saria Winners» www.goodreads.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ Erostarbe Leunda, Gorka. (2018-04-18). «Eider Rodriguezek irabazi du Zilarrezko Euskadi saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-04-18).
- ↑ Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Eider Rodríguez eta Vivian Gornick, Zilarrezko Euskadi sarien irabazleak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-19).
- ↑ Berria.eus. «Rodriguezen 'Bihotz handiegia'-k irabazi du Zilarrezko Euskadi saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-04-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Liburudendek "indiferente"uzten ez duen Eider Rodriguezen azken nobela saritu dute. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2018-04-19).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Berria.eus. «Eider Rodriguezek irabazi du Euskadi literatura saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
- ↑ «Eider Rodriguez, Yolanda Mosquera eta Santos Zunzunegui dira aurtengo Euskadi Literatura Sarien lehendabiziko hiru irabazleak» Eusko Jaurlaritza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
- ↑ Berria.eus. «Eider Rodriguezentzat haur eta gazte literaturako Euskadi saria ere» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Euskal narratiba XXI. mendean: emakumeak idazle. Iraitz Urkulo Rodríguez» Oihenart: cuadernos de lengua y literatura, ISSN 1137-4454, Nº. 27, 2012, 201-233 orr..
- «La intimidad, esa bomba» 452 °F: Revista de Teoría de la Literatura y Literatura Comparada, ISSN-e 2013-3294,9. zkia, 2013, 42-55 orr..
- Liburu iruzkinak. Aritz Galarraga: Bihotz handiegia, Eider Rodriguez. Non: Erlea 12 (2018), 86. orld.
- Liburu iruzkinak. Alex Gurrutxaga: Bihotz handiegia, Eider Rodriguez. Non: Erlea 12 (2018), 87. orld.